Kantu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Édith Piaf mikrofono baten aurrean kantatzen

Kantua, abestea edo kantatzea ahotsarekin musika sortzeko ekintza da. Kantuak tonua, erritmoa eta teknika-bokal multzo handia barnebiltzen ditu. Kantatzen duen pertsonari kantari, abeslari edo bokalista izena ematen zaio. Kantariek musika sortzen dute, izan ariak, abestiak edo bestelakoak, eta musika instrumentuekin edo gabe aritu daitezke. Kantua, normalki, musikari talde batekin egiten da, izan hau koru bat edo musika banda bat. Abeslariek solista gisa, musikari gutxi batzuekin edo orkestra sinfoniko batez lagunduta aritu daitezke. Kantuaren musika estiloen aniztasuna handia da, izan Txinatar opera, Indiar musika, musika erlijiosoa, gospela, jazza, bluesa edo pop, rock, musika elektronikoa.

Kantua izan daiteke formala edo informala, idatzia edo inprobisatua. Izan daiteke ekintza erlijioso baten parte, hobby bat, plazer hutsagatik, hezkuntzaren parte edo lanbide bat. Kantuan bikaintasuna lortzeko denbora, praktika, ikasketa eta erregulartasuna beharrezkoak dira. Praktika erregularrarekin musika indartsuagoa eta argiagoa egiten da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]