Kantō eskualdea

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:10, 23 apirila 2015
Kantō eskualdearen mapa

Kantō eskualdea (japonieraz: 関東地方 Kantō-chihō?) Japoniako Honshū uharteko eskualde geografiko bat da. Eskualdearen lurraldearen ia erdia Kantō lautadari dagokio. 2010ean, Japoniako Estatistika Bulegoaren arabera, 42.607.376 pertsona bizi ziren eskualdean, hau da, gutxi gorabehera Japonia osoko populazioaren heren bat. Kantō eskualdeak 32.423,90 km²-ko azalera du, eta 1.300 bizt./km²-ko dentsitatea.


Japoniako eskualderik garatuena, industrializatuena eta urbanizatuena da. Tokio eta Yokohama hiriek konplexu industrial bat osatzen dute, eta Tokioko Badiaren inguruan industria arinaren eta astunaren kontzentrazio handi bat dago.


Eskualde beste hiri nagusiak Kawasaki, Saitama eta Chiba dira. Kostaldetik hain gertu ez dauden hiri txikiagoetan, industria arina eta automobil-industria ugari dago

Banaketa administratiboa

Prefetura hauek osatzen dute eskualdea:

Prefetura Populazioa Azalera (km²) Hiriburua Populazioa
Chiba 6.201.046 5.156 Chiba 962.624
Gunma 2.014.608 6.363 Maebashi 344.871
Ibaraki 2.964.141 6.095 Mito 265.993
Kanagawa 9.029.996 2.415 Yokohama 3.697.894
Saitama 7.190.817 3.797 Saitama 1.231.880
Tochigi 2.005.096 6.408 Utsunomiya 510.416
Tokio 12.527.115 2.187 Tokio (hiria) 8.336.611

Hiriak

Kantō eskualdeko hiri handienak honako hauek dira

  1. Tokio (hiriburua): 8.967.665 biztanle (2011)
  2. Yokohama: 3.697.894 bz. (2012)
  3. Kawasaki: 1.437.266 bz. (2012)
  4. Saitama: 1.231.880 bz. (2010)
  5. Chiba: 962.624 (2012)

Ondasun nabarmenak

Jauregiak

Tenpluak eta santutegiak

Museoak

Dorreak

Natura

Herriak

Barrutiak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kantō eskualdea Aldatu lotura Wikidatan