Kanuri hizkuntza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kanuri
Non mintzatzen den: Nigeria, Niger, Txad, Kamerun, Libia hegoaldean 
Eskualdea: Txad aintzira
Hiztunak: ~4 milioi
Hizkuntza familia: Nilo-saharar hizkuntzak?
 Saharar hizkuntzak
  Mendebaldeko saharar
   Kanuri
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: kr
ISO 639-2: kau
ISO 639-3: kau

 

Kanuri languages map 001.png
Kanuri hizkuntzen bost kide nagusien mapa:
  • BMS Kanuri, Bilma
  • KNC Kanuri, Erdialdekoa
  • KBY Kanuri, Manga
  • KRT Kanuri, Tumari
  • KBL Kanembu
 

Kanuri hizkuntza Afrikako Sahara aldean hitz egiten den hizkuntza bat da. Gaur egun 4 milioi pertsona inguruk erabiltzen du atzera egiten ari den hizkuntza hau. Hiztun hauek lau estatuetan aurki daitezke: Nigerian, Nigerren, Txaden, Libia hegoaldean eta Kamerun; baita Sudanen dauden iheslarien komunitateek ere hitz egiten dute. Nilo-saharar hizkuntzen familian kokatzen da.[1] Kanurik Kanem eta Bornu inperioekin zabaldu zen eta hauen desagerpenarekin indarra galdu zuen. Bi inperio horiek Txad ingurua mendetan menperatu zuten. Garai horietan eta ondoren ere bai, kanuri lingua francaren papera bete zuen.

Kanuri hizkuntzaren erabiltzaileek sarritan hausa hizkuntza eta arabiera bigarren hizkuntza erabiltzen dute.

Dialektoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Erdialdeko Kanuri
  • Manga Kanuri
  • Tumari Kanuri
  • Bilma Kanuri
  • Kanembu

Hiztegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • lìtìlîn = astelehen
  • shim = begi
  • samo = belarri
  • karǝgǝ = bihotz
  • talam = hizkuntza
  • kanza = sudur[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikipedia
Hizkuntza honek bere Wikipedia du.
Bisita ezazu.