Karabela portuges
| Karabela portuges | |
|---|---|
| Iraute egoera | |
| Sailkapen zientifikoa |
|
| Erreinua: | Animalia |
| Filuma: | Cnidaria |
| Azpifiluma: | Medusozoa |
| Klasea: | Hydrozoa |
| Ordena: | Siphonophora |
| Familia: | Physaliidae |
| Generoa: | Physalia |
| Espeziea: | Physalia physalis (Linnaeus, 1758) |
Karabela portugesa[1][2] edo fisalia[3] (Physalia physalis) physaliidae familiako hidrozoo sifonoforoa da. Planeta osoko itsaso irekietako ur epel guztietan bizi da, batez ere Ozeano Bareko eta Ozeano Indikoko ur tropikal eta azpitropikaletan eta baita Ozeano Atlantikoko Golkoko itsaslasterrean ere. Bere ziztada arriskutsu eta mingarria da oso[4]
[aldatu] Ezaugarriak
Marmoka irudi arren, hidroidez betetako polipo-kolonia bat da[5], non bakoitzak bere betebeharrak dituen: neumatoforoa (ur gainean dagoen zatia), gastrozoideak (digestioa egiten dutenak), daktilozoideak (harrapakinak bilatzen eta ehizatzen dituztenak) eta gonozoideak (ugalketaz arduratzen direnak)[6].
Ugaltzeko, koloniaren polipo batzuk banatu eta beste kolonia bat sortzen dute, beraz, ugalketa asexuala dute[7].
Bere gorputzaren %90a ura da. Karabela portugesak ez du begirik ezta hezurrik edo uzkirik ere, izan ere, ahoaren bidez iraizten du. 15 eta 30 cm artean dituen bela lirdingatsu erabiliz[8] eta haizeak, mareak eta itsaslasterrak aprobetxatuz munduko ozeanoak zeharkatzen ditu, 50 metroko luzera ere izan daitezkeen[9], nahiz eta normalean 10 metrokoak izan[10] bere garroei esker harrapakinak ehizatuz.
Garro hauek knidozito deituriko guruin erresumingarriak dituzte, arrain handi bat gelditu dezaketenak eta gizakiei erasan lekizkiekeenak. Guruin hauek, moduzko estimulu bati esker, erabilera bakarra duen eta nematozisto deituriko kiribil itxura duen filamentu hutsa askatzen dute[11]: bentosak, harrapakin inguruan biribilkatzen diren tentakuluen luzakinak edo harrapakina gelditzen duen toxina proteinikoa xiringatzen duten arantzak. Behin harrapatuta, harrapakinak ahoan sartzen ditu eta barrunbe gastrobaskularrean digestioa hasten da.
Gizakientzat bere pozoia oso arriskutsua da, min handia sortzeaz gain ondorio neurotoxiko, zitotoxiko eta kardiotoxikoak ere dituena[8].
[aldatu] Galeria
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Karabela portugesak agertu dira Donostiako badian Berria.com webgunean
- ↑ Karabela portugesa Euskalnatura.net webgunean
- ↑ Euskalterm hiztegian
- ↑ Instituto Oceanográfico de Murcia, Physalia physalis, http://www.mu.ieo.es/medusas/physphy.htm
- ↑ Beraza, Izaskun (2008-08-06), «Belaontzi distiratsuaren ziztada», Berria, http://paperekoa.berria.info/plaza/2008-08-06/034/008/belaontzi_distiratsuaren_ziztada.htm
- ↑ Marine Invertebrates of Bermuda
- ↑ Martou, François, La physalie, L'univers fascinant des animaux, Quebec Amerique Litterature, ISBN 2-908306-07-7
- ↑ a b Physalia physalis, http://www.juntadeandalucia.es/salud/servicios/contenidos/medusas/Physalia.pdf
- ↑ Portuguese Man-Of-War Key Biscayne, Florida
- ↑ Portuguese Man-of-War. National Geographic.
- ↑ Aire, Xan (2008-09-03), «Armada bat, oporrak xahutzeko prest», Berria, http://paperekoa.berria.info/plaza/2008-09-03/044/003/armada_bat_oporrak_xahutzeko_prest.htm
| Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |