Karakuri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karakuri japoniarra

Karakuria bere garairik oparoena XVIII. eta XIX. mendeko Japonian izan zuen automata mota bat da. Garrantzi berezia duten euren konplexutasunaren ondorioz. Karakuri deituak ziren (hau da, «pertsona bat harritzeko aparatu mekanikoak»). Hiru mota zeuden:

  • Butai karakuriak: antzerkian erabiltzen zirenak
  • Zashiki karakuriak: txikiagoak eta geletan jolasteko erabiltzen zirenak
  • Dashi karakuriak: jai erlijiosoetan erabiltzen zirenak.

Bere eginkizun nagusia mito eta elezahar tradizionalak antzeztea zen mota orotakoak zeuden arren, tea zerbitzatzen zutenak edo arku batekin geziak jaurtitzen zituztenak, adibidez.

Ez dute inongo adimenik, zur zatiekin eginak baitaude. Soilik eraikiak izan diren mugimenduak errepikatzen dituzte.

Gaur egun, horietako askoren artean, 160 urteko antzinatasuna duen karakuri bat kontserbatzen da, Toyotaren sortzaileak egina. Karakuri hau lau karaktere ezberdin idazteko gai da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]