Karanthir

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Tolkienek idatzitako Silmarillion bere liburuan, Ardaren hasiera kontatzen duena, Karanthir, Iluna deitua, Noldor printze bat da, Fëanorren semea. Bere aita eta anaiekin, Melkor edo Morgoth Erdialdeko Lurralderantz jazarri suntsitzeko eta Silmarilak berreskuratzeko zin egin zuen.

Morifinwë ere deitua, Quenya hizkuntzan "Finwë iluna" esan nahi duena. Bere amak, Karnistir deitu zuen "Aurpegi Gorria" esan nahi duena, haserre bizian jartzeko zuen erraztasunagatik. Izaeraz, bere aitaren antzekoena zen; bere harrotasunagatik. Fëanorren semeek ia harreman oro galdu zuten Sindarrekin, Thingolekin haserretuz, hau, ez baitzen Noldorretaz fidatzen.

Bera eta bere gudalostea, gainontzeko bere senideetatik aparte bizitzera joan ziren Helevorn laku ingurura eta Rerir mendiaren azpian. Ered Luin edo Mendi Urdinetatik hain hurbil egotearen ondorioz, Belegost eta Nogrodeko nanoekin harremana izan zuen, eta, beraz, Ered Luin eta Beleriand arteko trafiko guztia, batez ere metal preziatukoa, Karanthirren eskuetatik pasa zen. Edainak iritsi ondoren, Karanthir ez zen hauekin oso lagunkoi azaldu, Angbandeko orkoek, Haladim herria Thargelion hegoaldean eraso zuten arte. Herri horren erresistentzia miretsita, orkoak garaitzen lagundu zien, eta bere lurretan bizitzea eskaini zien, baina hauek uko egin zioten.

Dagor Bragollatx guduan, Karanthirrek hegoalderantz ihes egin behar izan zuen bere lurrak Glaurungek suntsitu zituenean. Bere noraezeko bizitza utzi zuen, Doriath erregea hil ondoren, Silmarila, bere seme Dior Elutxilengana pasa zenean, eta, hau jakin zuenean, Zelegormek bere anaiak bildu zituen eta Menegrothera joan ziren, berreskuratzeko asmoz. Elfoen arteko bigarren guduan hil zen Karanthir.