Karbonilo
Wikipedia(e)tik
Karbonilo (=C=O) erradikal organiko dibalentea da. Konposatu kimiko anitzetan aurkitzen da: aldehidoetan, zetonetan, azukreetan eta azido organikoetan. Karbonilo taldearen erreaktibotasuna berarekin lotua den konposatuaren edo taldearen araberakoa da (askoz handiagoa aldehidoetan eta zetonetan). Trantsizio-metalekin elkarturik, pozoitasun handiko konposatuak moldatzen ditu, desegiten denean karbono monoxidoa askatzen baita.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.