Kardinal nepote

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pietro Ottoboni, azken Kardinal nepotea, Francesco Trevisanik margotua.

Kardinal nepote bat (latinez: cardinalis nepos[1]; italieraz: cardinale nipote [2]; gazteleraz: valido de su tío; frantsesez: prince de fortune[3]; ingeleraz: Cardinal-nephew) aita santu batek kardinal izendatutako ahaidea da, orokorrean bere iloba. Kardinal bat izendatzeko ahaideak erabiltzea Erdi Aroan hasi zen, eta XVI. eta XVII. mendetan izan zuen bere momenturik gorena[4]. Nepotismo hitza praktika honen garapenarekin hasi zen, eta hasieran bakarrik aita santuen senideei egiten zien erreferentzia. Hala jasotzen da 1669an Oxford English Dictionaryn.[5] Avignoneko Aitasantutzaldiaren erdialdean (1309-1377) hasi zen eta Inozentzio XII.aren nepotismoaren aurkako buldaraino (Romanum decet pontificem, 1692) aita santu batek kardenal-nepote bat ez izendatzea arraroa zen.[6] Berpizkundeko aita santu guztiek kardinalak sortzen zituztenean Kolegio Kardinalizioan, euren ahaideren bat sartu zuten, eta normalean bere iloba izaten zen aukerarik ohikoena.[7] Salbuespen bakarra Nikolas V.a izan zen, bere anai-ordea zen Filippo Calandrini izendatu zuena, 1448an.[7]. Alexandro VI.ak bere semea jarri zuen kardinal.

Kardinal nepotearen instituzioak zazpi mendetan zehar aldaketak izan ditu, aita santuen garapenaren historian eta aita santu bakunen jarrera eta estiloen araberakoa. 1566tik 1692ra bitartean kardinal nepote batek Erromako Kuriaren idazkaritza zeraman, Estatu Eklesiastikoaren Superintendentea titulua zuen, baina Kardinal Iloba izenarekin ezagutzen zen. Kuridaren bulegoaren eta Kardinal Ilobaren instituzioaren boterea eta, beraz kardinal-nepoteena, gainbeheran egon zen Kardinal Estatu Buruaren boterea hazi zenean. Kardinal Iloba eta aita santuen botere tenporala geroz eta txikiago izan ziren XVII. eta XVIII. mendetan.

Kardinal nepote gisa hasi zirenen artean gutxienez hamabost, eta litekeenez hemeretzi aita santu daude:[8]

(Gregorio IX.a, Alexandro IV.a, Adriano V.a, Gregorio XI.a, Bonifazio IX.a, Inozentzio VII.a, Eugenio IV.a, Paulo II.a, Alexandro VI.a, Pio III.a, Julio II.a, Leon X.a, Klemente VII.a, Benedikto XIII.a, eta Pio VII.a; baliteke ere Joan XIX.a eta Benedikto IX.a izatea, kardinal gisa izendatu bazituzten; Inozentzio III.a eta Benedikto XII.a ere izan zitezkeen, baldin eta euren izendatzaileekin ahaidetza balute). Gainera antipapa bat ere (Joan XXIII.a antipapa) kardinal nepotea izan zen. Karlos Borromeo, Guarinus Palestrianoa eta Anselmo Luccakoa (baldin eta kardinala izan bazen) kardinal nepote izatetik santu izatera pasa ziren.

« Fabio Chigi gisa, familia nuen. Alexandro VII.a gisa ez dut bat ere ez. Ez duzu aurkituko nire izena Sienako bataio erregistroetan.  »

—Alexandro VII.a, 1655. Bi ahaide kardinal nepote gisa izendatu zituen 1657an

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1566 baino lehen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Avignoneko Aitasantutzaldian zehar (1309-1377) lehen baino askoz kardinal nepote gehiago izendatu ziren.

Kardinal nepoteen izendapenak Eliza Katolikoaren hierarkian kardinalek zuten garrantzia erabiltzen zuen. 1059an Nikolas II.ak In Nomine Domini izeneko dekretua idatzi zuen, eta bertan kardinal-apezpikuei eman zien, bakarrik, aita santuak aukeratzeko eskumena, kardinal-diakono eta kardinal-apaizen baimenarekin. [9] Lehenengo kardinal nepote ezaguna Loctarius da, Benedikto VIII.aren lehengusua (1012-1024), 1015 inguruan aukeratua.[10] Benedicto VIII.ak bere anaia Giovanni (etorkizunean Joan XIX.a izango zena) eta bere lehengusu Teofilatto (etorkizuneko Benedikto IX.a) izendatu zituen kardinal-diakono.[10] 1059aren ondoren izendatutako lehenengo kardinal nepotea Anselmo Luccakoa izan zen, Alexandro II.aren iloba edo anaia[10], nahiz eta XII. menderarte ezagutzen diren kasu gehienen gaineko dudak dauden, izan aita santua eta kardinalaren artean dagoen ahaidetasunaren frogarik ez daudelako, edo kardinalatoaren eta aita santuaren senideen arteko dudak daudelako. Hala ere, ez dago dudarik aita santuaren ahaideak Kolegio Kardinalizioaren kide izan zirela XIII. mendetik aurrera.

Paulo III.a bere kardinal nepotea zen Alessandro Farneserekin (ezkerrean) eta bere bilobarekin, Ottavio Farnese, Parmako dukea, (eskubian)

John Bargrave historialariaren arabera "Florentziako Kontzilioaren garaian, 21. saioan, kardinalen kopurua ez zen izango 24tik gorakoa, eta aita santuaren inongo ilobarik edo beste kardinalik ez zen izan behar zenbaki horretan.[11]

Ranuccio Farnese Paulo III.ak izendatu zuen kardinal 15 urterekin

Klemente VI.a (1342-1352) izan zen kardinal nepote gehien izendatu zituen aita santua, 1342ko irailaren 20ko egunean sei izendatu zituen, inoiz aldi berean egindako kardinal nepote izendapenik handiena. 1464ko konklabearen kapitulazioan Paulo II.a hautatu zutenek derrigortu zuten bakarrik kardinal nepote bat izendatzera, beste limitazio batzuekin batera, Kolegio Kardenalizioaren boterea handitzeko eta aita santuak botere hori murrizteko zuen gaitasuna txikiagotzeko.[12]

Laterango V. Kontzilioak 1514an esan zuen ahaideak zaindu behar zirela, hori mandatu bat zela eta, beraz kardinal nepoteen sorrera gomendio gisa hartzen zen edo, bestela, familiako hainbat kide kardinal izendatzea justifikatzen zen.[13]Kadrinal nepote batek hainbat onura zituen berarentzat. Adibidez Alessandro Farnesek, Paulo III.aren ilobak, 64 benefizio jaso zituen, aldi berean, kantzilaritza-ordetzaz gain.[14]

Diotenez Paulo IV.a (1555-1559), bere azken urtetan, "kardinal nepoteen influentzia absolutuan erori zen".[15] Paulo IV.aren kardinal-nepotea, Carlo Carafa, Erromako emakume noble bat seduzitzen saiatu izan zela salatu zuten Theatinarrek. Plautilla de' Massimi, dirutza eta ondasun handien jabea zen, baina aita santuak akusazioa bertan behera uztea lortu zuen.[16] San Karlos Borromeo, Pio IV.aren kardinal nepotea, bere meneko zuen Kardinal Ilobaren postuko secretarium intimusa.[17] Pio IV.a famatua zen bere nepotismoa dela eta: 1561 eta 1565 artean 350.000 ezkutu eman zizkion bere ahaideei.[18]

1566–1692[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pio V.a aita santuak Kardinal Ilobaren kuriaren bulegoa sortu zuen 1566ko martxoaren 14an.

Trentoko Kontzilioa jarraiki (1563), Pio V.ak (1566-1572) Estatu Eklesiastikoaren Superintendentearen bulegoaren baldintzak idatzi zituen. Bulego honen lana Aita Santuen Lurraldearen arazo tenporalen kudekaeta egitea eta Egoitza Santuaren kanpo erlazioak garatzea zen. Hasiera batean Pio V.ak lan hauek lau kardinal ez ahaideen artean banatu nahi zituen, baina Kolegio Kardinalizioaren eta Espainiako enbaxadoraren gomendioz bere ilobaren semea zen Michele Bonelli jarri zuen Superintendente, bere lanak 1566ko martxoaren 14ko bulda batean ezarriz.[19] Hala ere Pio V.ak ez zion inongo botere autonomirik eman Bonelliri.[20]

Kardinal Iloba (edo cardinale padrone[19] edo Secretarius Papae et superintendens status ecclesiasticæ:[21] "Estatu Eklesiastikoaren Superintendentea",[19] Italieraz: Sopraintendente dello Stato Ecclesiastico[13]) Erromatar kuriaren barruko aita santuaren ordezkari ofiziala zen, gaur egungo Kardinal Estatu Idazkariaren antzekoa. Azken honek bereganatu zituen 1692an Kardinal Ilobaren bulegoaren desegin zirenean funtzion guztiak.[21][22] Historialari batzuen arabera bulegoa lehen ministro edo alter ego gisako zerbait zen,,[19] edo "aita santu ordezkoa".[23] Kardinal Iloba normalki aita santu berriaren lehen erabakietako bat zen, eta bere sorrera normalki Castel Sant'Angeloko kainoien agurrarekin iragartzen zen.[24]

Avignoneko Aitasantutzaldiaren ostean Kardinal Iloba Comtat Venaissinen gobernantza tenporal eta izpiritualaren arduraduna izan zen, non Avignoneko Aita Santuak bizi ziren; 1475an Sixto IV.ak Avignoneko diozesia aldatu eta artzapezpikua izendatu zuen, Giuliano della Rovere ilobaren mesedetan.[22]

Inozentzio X.ak bere koinata zen Olimpia Maidalchiniren semea, iloa eta lehengusua izendatu zituen Kardinal Ilobaren bulegorako.

Kardinal Ilobaren bulegoaren arauak Pio V.aren ondorengo izan zen Paulo V.ak garatu zituen labur apostoliko batean.[19] Kardinal Iloba nuntzio eta legatu apostoliko guztien arduraduna zen, eta prefektua bi kongregaziotan: Consultan eta Congregazione del Buon Governon.[13] Kardinal Iloba aita santuaren armadako kapitan-orokorra zen, bide horretatik "benefizio asko ematen zirelarik bide batean eta urre asko irabazteko aukera zegoelarik."[24]

Hala ere, botere berezi hauek bakarrik aita santu bereziki ahulen garaietan erabiltzen ziren; Carcinal Iloba gehienak, de facto sinatu baino ez zuten egiten, eta aita-santua bera zen erabakiak hartzen zituena.[13]

Nahiz eta Leon XI.a (1605) bere iloba izendatu aurretik hil zen, Roberto Ubaldini kardinal izendatu zuen bere ondorengoa izan zen Paulo V.a, 1615ean.[25]

Historialari batzuen ustez Scipione Borghese, Paulo V.aren kardinal nepotea fenomeno honen "ordezkari prototipikoa" lizateke, bere aurretik egon zirenek ez bezala, "lortu zuelako ematea eta ziurtatzea hobekuntza sozial eta ekonomikoa aita santuaren familiarentzat Erromako aristokraziaren goiko klaseetan".[26] Adibidez, 1616an, Borghese familiarenak ziren 24tik 30 abadiara alokatu ziren, Trentoko Kontzilioan ezabatu nahi izan zen praktika bat.[18] Borgheseren kardinal garaietako analisi finantzieroa egin zuen Reinhard Volckerrek (gorde diren kontu liburuetan oinarrituta) Borgheseen estrategia argitu zuen. Kardinalak dirutza lortzen zuen osabaren pontifikatuaren bitarte, eta elizakoak ez ziren onurak bere heriotzaren inguruan. Hau Volckerren ustez barrokoko aita santuen adibide ona da.[27] Estimazioek diote Paulo V. Borghesek bere familiari Egoitza Santuan sartzen zen diruaren %4a bere familiari eman ziola.[28] Borgheseen soldata pertsonalak 1610ean 153.000 ezkutu ziren, familia arrunt baten soldata 4.900 ezkutu ziren bitartean 1592an.[29]

Gregorio XIV.ak (1590-1591) ohitura berria hasi zuen: kardinal nepoteen proposamen formala eta de factozko izendapena momentu berean egitean eta, beraz, kardinalak sortzeko prozesuaren ordenatik bereiztu zituen.[25] Gaixotu zenean bere kardinal nepotea zen Paolo Emilio Sfondratori baimena eman zion Fiat ut petitur erabiltzeko, Kolegioak ondoren bertan behera utzi behar izan zuen botere berezia.[30] Paulo V.ak motu proprio bat egin zuen 1618ko apirilaren 30ean formalki esleitzen Klemente VIII.ak Pietro Aldobrandiniri emandako baimen beretsuak bere kardinal nepoteari. Honi Luarain-Portemer historialarik "nepotismoaren garai klasikoa" deitu dio.[31]

Gregorio XV.a bere Kardinal Ilobarekin, aurretik inork baino gehiago irabazi zuen Ludovico Ludovisi, il cardinale padrone ezizenekoa.

Gregorio XV.aren (1621-1623) kardinal nepotea Ludovico Ludovisi izan zen, il cardinale padrone (Kardinal Patroia) ezizena eman ziotena.[32]. Benefizio ugari metatzea lortu zuen, Bolognako apezpiku izan zen, 23 abadia lortu zituen Signatura Apostolikoaren zuzendari izan zen, kantziler-ordearen eta goi-txanberlanaren bulegoak okupatu zituen, eta bere heriotza gertatu zenean gehienak ahaideak zituen 17 pertsonen artean banatuak zituen.[23] Onura hauek eta bulego horiek Ludovisiri urtero 200.000 ezkutu ematen zizkioten, eta batzuen ustez aurretik beste kardinal nepoteek baino askoz botere handiagoa metatu zuen.[33] Batzuetan kardinal nepoteek baimen zuten facultas testandiak sortzeko, bere ondasunak familiako kide sekularren artean banatzeko.[23] Gregorio VI.aren ondorengoa izan zen Urbano VIII.ak (1634-1644) teologo komite berezi sortu zituen, biak praktika honen baimenarekin.[34]

Kardinal Iloba guztiak ez ziren kardinal nepoteak, hala ere. Berez ilobarik ez izatea "aita santu izateko puntu handia zen", Valérie Pirie historialariaren arabera, kardinal aliaturen batentzat lekua libre uzten zuelako.[24] Adibidez, Klemente X.ak bulgoa Paoluzzi-Altieri kardinalari eman zion. Kardinal honen iloba hilabete batzuk lehenago Laura Caterina Altierirekin ezkondu zuen, Klemente X.aren familiaren oinordeko bakarra.[35] Historialari batzuen ustez Olimpia Maidalchini, Inozentzio X.aren koinata, de factozko Kardinal Iloba izan zen; bulegoaren titularra, ofizialki, bere semea izan zen, Camillo Pamphili, ondoren bere iloba Francesco Maidalchini (Pamphilik kargua utzi zuen, ezkondu ahal izateko), eta Francesco gai ez zela ikusi ondoren, Camillo Astalli, bere lehengusua.[36][37]

Aita santuek, batzuetan, aukera gutxi zituzten Kardinal Ilobaren postua betetzeko. Frederic Baumgartner historialariaren arabera Sixto V.aren (1585-1590) aitasantutzaldia "gaizki hasi zen", Alessandro Peretti di Montalto zelako "bulegoa bete zezakeen iloba bakarra, baina ez zen, ziurenik, aita santuarentzat pertsona fidagarri bat", eta honek kardinal askoren artean arazoak sortu zituen, bere inbestidurara joan ez zirelarik.[38] Ludwig von Pastor historialariaren arabera "Pamphilj aita santuaren zorte txarra izan zen bere familia osoan kargua hartzeko aukera izan zezakeen bakarra emakumea zela".[37]

Inozentzio XI.a (1676-1698) praktika honen aurka zegoen eta aita santu izendatu zutenean Kolegio Kardenalizioari esan zion ez zuela kargua onartuko ez bazuten bere plana onartzen, nepotismoarekin bukatu nahi baitzuen.[4] Hala ere, inozentzio XI.ak ezin izan zuen ondoren kardinalen gheiengoaren babesa jaso nepotismoa debekatzeko bulda bat egiterako garaian.[39] 1677 eta 1686 urteen artean lan egin zuen aita santuak bulda hau idazten.[40] Inozentzio XI.ak ez zuen nahi korteak bere iloba bakarra zen Livio Odeschalchi Sirmioko printzipiea, Erromara ekar zezan[41] nahiz eta bere urruneko ahaidea zen Carlo Stefano Anastasio Ciceri kardinal izendatu zuen 1686ko irailaren 2an.[42] Inozentzio XI.aren ondorengoa izan zen Alexandro VIII.a (1689-1691) Kardinal Iloba postua izendatu zuen azken aita santua izan zen.[4] Alexandro VIII.ak Inozentzio XI.aren aldaketak ezeztatu zituen eta Kantzileria Apostolikoaren onurak kantziler-ordeari eman zizkion, gaira hartan bere kardinal nepotea zen Pietro Ottobini[21] Edith Standenek Ottoboni "Cardinal nepotea bezalako espezie estinto baten maila goreneko azken ordezkaria" izan zela dio.[43]

1692 arte (eta batzuetan beranduago ere), kardinal nepotea (edo kargurik gabeko iloba bat) aita santuaren artxiboaren arduraduna zen, normalki aita santuaren heriotzaren ostean artxiboak familiaren etxera mugitzeko ardurarekin.[44] Bereziki, Barberini, Farnese, Chigi-Albani eta Borghese familien artxiboak aita santuen artxibategien iturri garrantzitsua dira.[45]

1692tik aurrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inozentzio XII.ak Kardinal Ilobaren bulegoa deuseztu zuen 1692ko ekainaren 22an, eta Kardinal Estatu Idazkariaren bulegoa indartu zuen

Inozentzio XII.ak (1691-1700) bulda idatzi zuen 1692ko ekainaren 22an, Romanum decet pontificem, kardinal nepotearen kargua debekatzen zuena, eta ondorengoei bakarrik ahaide bat izendatzeko aukera ematen zien, eta kardinal nepoteei egozten zitzaizkien hainbat sinecura desagertarazi zituen. Aita santuaren ilobak jaso zezakeen gehienezko soldata 12.000 eskutu izango zen momentu horretatik aurrera.[13][46][43] Bulda hori 1917ko Zuzenbide Kanonikora gehitu zen 240, 2; 1414, 4; y 1432, 1 kanonetan.[47] 1694an Inozentzio XII.ak martxan jarritako erreformak burutu ziren, kanpaina oso garesti baten ostean, hainbat onuren jabeei dirua eman baizitzaien ordainetan.[40] Erreforma hauek, ikerlari batzuen arabera, Urbano VIII.ak sortutako nepotismoaren ondorioz izan zen krisi finantzierioari erantzuna litzateke.[13]

Hala ere, Romanum decet pontificem jarraituta ere, XVIII. mendean izan ziren zortzi aita santuetatik hiruk baino ez zioten uko egin anai edo iloba bat kardinal izendatzeari.[39] Kolegio Kardinalizioak, antza, nahiago zuen ilobak egotea faboritoak baino, hori baitzen garaian gehien ematen zen alternatiba. Adibidez, Kolegioak eskatu zion Benedikto XIII.ari (1724-1730) kardinal-iloba bat izendatzeko, horrek Niccolò Coscia ondokoa kenduko zuela uste baitzuten.[46] Gregorio XIII.ak (1572-1585) ere jaso zuen Filippo Boncompagni izendatzeko mandatua.[48]

XVIII. mendeko kardinal nepoteen influentzia beherantz zihoan, Kardinal Estatu Idazkariaren indarra gorantz zihoan bitartean.[46] Benedikto XIII.aren aitasantutzaldia (1724-1730) "nepotismoaren gauza txar guztiak baina ilobarik gabe" gisa deskribatu du Eamon Duffy historialariak.[49][50] Neri Maria Corsini, Klemente XII.aren kardinal nepotea (1730-1740) XVIII. mendeko kardinal nepoterik indartsuena zen, bere osaba oso zaharra zelako eta, gainera, itsua..[46] Hala ere, Klemente XII.aren ondorengoa izan zen Benedikto XIV.a (1740-1758) Hugh Walpolen arabera "interesik ez zuen apaiz bat zen, printzipe bat faboritorik gabe, Aita santu bat ilobarik gabe"[49]

Romualdo Braschi-Onesti, Pio VI.aren kardinal nepotea, azken kardinal nepotea izan zen. Pio VI.aren familia Cesenatar noblezia bazen ere, bere ahizpa bakarrak Onesti familiako gizon pobre batekin ezkondu zen. Horregatik genealogia bat agindu zuen Onesti familiaren nobleziaren inguruan datu gehigarriak (eta asmatuak) emateko. Lan horretan San Romualdorekin lotzeko aukera izan zen.[51]

1799-1800ko konklabe zurrunbilotsuaren ostean Pio VII.ak (1800-1823) kardinal nepotearen insitituzioa ekidin zuen eta bere ordez Ercole Consalvi izendatu zuen Kardinal Estatu Idazkari.[52] XIX. mendean Gabriele della Genga Sermattei izan zen kardinal izendatutako aita santu baten iloba bakarra, Leon XII.arena. Hala ere ez zuen berak izendatu, Gregorio XVI.a izan zen, 1836ko otsailaren 1ean.[53] XVIII. mendean nepotismoaren instituzionalizazioarekin bukatu bazen ere, XX. menderarte iraun zuen Pietas izeneko kontzeptua, hau da, familiarekiko ardura, nahiz eta gutxitan izaten zen aita santua osaba zelako.[13] Pio VI.aren adibideari jarriki Leon XIII.ak (bere anaia Giuseppe Pecci izendatu zuen kardinal 1879ko maiatzaren 12an) eta Pio XII.a (1939-1958) burokrazia formalari boterea kendu zioten eta gobernu paraleloak sortu zituzten, non familiako kideek postu garrantzitsuak zituzten.[13] Aita santuek botere tenporala gutxitzearekin batera (de facto 1870an gertatu zen "Erromako Afera"rekin eta de jure 1929an Laterango Itunarekin) zentzua galdu zuen familia politikan txertatzearek.[13]

Papera konklabetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendea sartu ostean ere, kardinal nepoteek paper garrantzitsua jokatzen zuten konklabeetan. Euren osaba hil ostean botere handia zuten status quoa mantendu nahi duten kardinalen artean, eta asko euren inguruan batzen ziren.[46] Paper garrantzitsua osatzen zuten euren osabek sortutako kardinal berrien artean, eta berak proposatzen zituen izendapenek indar berezi zuten.[54] Adibidez Alessandro Peretti di Montaltok bere osabak sortutako kardinalen gidaritza eraman zuen 1590eko konklabean, nahiz eta 21 urte besterik ez izan.[55] Frederik Baumgartner historialariaren arabera honen helburua aita santu baten familiak aitasantutzaldiak iraun zezakeen denbora tarte eskasatik harago boterea izateko gogoa zen.[38] Hau ez zen gertatu Gregorio XV.arekin (1621-1632), zeinek uko egin zion Ludovico Ludovisik ahaide gehiago izendatzeari Kolegiorako, "jada nahikoa merezi gabe izendatutakoengatik azalpen gehiegi eman beharko zizkiolako Jaungoikoari"[56]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Cardinale, Hyginus Eugene. 1976. The Holy See and the International Order. Maclean-Hunter Press. 133. or.
  2. Burckhardt, Jacob, and Middlemore, Samuel George Chetwynd. 1892. The Civilisation of the Renaissance in Italy. Sonnenschein. 107. or.
  3. Signorotto and Visceglia, 2002, p. 114. Gaur egungo literaturan "cardinal-neveu erabiltzen da"
  4. a b c Bunson, Matthew. 1995. "Cardinal Nephew". The Pope Encyclopedia. Crown Trade Paperbacks. ISBN 0-517-88256-6.
  5. Il Nipotismo di Roma, or, The History of the Popes Nephews: from the time of Sixtus IV, anno 1471, to the death of the late Pope Alexander VII, anno 1667. 2003ko iraila. "Nepotism"
  6. Inozentzio XII.aren aita santutzara arte, salbuespenak ziren kardinalik izendatu ez zituzten Pio III.a, Martzelo II.a, Urbano VIIa, Leon XI.a eta kardinal bakarra izendatu zuen Adriano VI.a.
  7. a b Vidmar, John. 2005. The Catholic Church Through The Ages: A History. Paulist Press. ISBN 0-8091-4234-1. 170. or. 15th Century (1404–1503)
  8. S. Miranda: 1127ko konsistorioa
  9. Miranda, Salvator. 1998. "Essay of a General List of Cardinals (112-2006)".
  10. a b c Miranda, Salvator. 1998. "General list of Cardinals: 11th Century (999–1099)".
  11. Bargrave, John. 1867. Pope Alexander the Seventh and the College of Cardinals. Camden Society. p. 3.
  12. Burke-Young, Francis A. 1998. "The election of Pope Paul II (1464)".
  13. a b c d e f g h i Reinhard, Wolfgang, Levillain, ed., 2002. "Nepotism", p. 1031–1033.
  14. Ekelund et al., 2004, p. 703.
  15. Setton, 1984, p. 639.
  16. Setton, 1984, p. 711.
  17. Chadwick, 1981, p. 289.
  18. a b Ekelund et al., 2004, p. 702.
  19. a b c d e Laurain-Portemer, Madeleine, Levillain, ed., 2002. "Superintendent of the Ecclesiastical State", p. 1467–1469.
  20. Signorotto and Visceglia, 2002, p. 141.
  21. a b c Wikisource-logo.svg "Roman Curia" 1913ko Catholic Encyclopedian.
  22. a b (Ingelesez) Wikisource-logo.svg "Avignon" 1913ko Catholic Encyclopedian.
  23. a b c Hsia, 2005, p. 102.
  24. a b c Pirie, Valérie. 1965. "The Triple Crown: An Account of the Papal Conclaves: Preliminary Chapter". Spring Books.
  25. a b Signorotto and Visceglia, 2002, p. 144.
  26. Bireley, Robert. 2004. Book Review of Bürokratie und Nepotismus unter Paul V. (1605–1621): Studien zur frühneuzeitlichen Mikropolitik in Rom by Birgit Emich. The Catholic Historical Review. 90, 1: 127–129.
  27. Osheim, Duane J. "Review of Kardinal Scipione Borghese, 1605–1633: Vermögen, Finanzen und sozialer Aufstieg eines Papstnepoten". The American Historical Review. 90, 4: 971–972.
  28. Thomas Munck. Europa XVII wieku. Warszawa 1999, p. 341
  29. Baumgartner, 2003, p. 142.
  30. Tizon-Germe, Anne-Cécile, Levillain, ed., 2002, "Gregory XIV", p. 666.
  31. Signorotto and Visceglia, 2002, p. 144–145.
  32. Williams, 2004, p. 103.
  33. von Rankle, Leopold. 1848. The History of the Popes. p. 307.
  34. Wikisource-logo.svg "Pope Urban VIII" 1913ko Catholic Encyclopedian.
  35. Wikisource-logo.svg "Pope Clement X" in the 1913 Catholic Encyclopedia.
  36. Chadwick, 1981, p. 303.
  37. a b Boutry, Philippe, Levillain, ed., 2002, "Innocent X", p. 801–802.
  38. a b Baumgartner, 2003, p. 130.
  39. a b Chadwick, 1981, p. 304.
  40. a b Rosa, Mario, Levillain, ed., 2002, "Curia", p. 468.
  41. Fr. Jeffrey Keyes. "A YOUNG MAN IN THE ROME OF PIUS VII". p. 34.
  42. Miranda, Salvador. 1998. "Consistory of September 2, 1686."
  43. a b Standen, Edith A. 1981. "Tapestries for a Cardinal-Nephew: A Roman Set Illustrating Tasso's "Gerusalemme Liberata". Metropolitan Museum Journal. 16: 147–164.
  44. Hansman, Silvia. 1999, Spring. "The Vatican Secret Archives". Seminar on Records and Archives in Society.
  45. Aipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; ez da testurik eman c299 izeneko erreferentzientzako
  46. a b c d e Chadwick, 1981, p. 305.
  47. Miranda, Salvator. 1998. "Guide to documents and events (76–2005)".
  48. Signorotto and Visceglia, 2002, p. 142.
  49. a b Wilcock, John. 2005. "Popes and Anti-Popes".
  50. Duffy, Eamon. 2006. "Saints & sinners: a history of the Popes".
  51. Pirie, Valérie. 1965. "The Triple Crown: An Account of the Papal Conclaves: XVIIIth Century: PIUS VI (BRASCHI)". Spring Books.
  52. Pirie, Valérie. 1965. "The Triple Crown: An Account of the Papal Conclaves: XIXth Century". Spring Books. p. 305.
  53. Miranda, Salvador. 1998. "Consistory of February 1, 1836 (VIII)".
  54. Baumgartner, 2003, p. 151.
  55. Baumgartner, 2003, p. 133.
  56. Baumgartner, 2003, p. 145.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Baumgartner, Frederic J. 2003. Behind Locked Doors: A History of the Papal Elections. Palgrave Macmillan. ISBN 0-312-29463-8.
  • Brixius, J. M. Die Mitglieder des Kardinalkollegiums von 1130-1181, Berlin 1912
  • Chadwick, Owen. 1981. The Popes and European Revolution. Oxford University Press. ISBN 0-19-826919-6.
  • Duffy, Eamon. 2006. Saints & Sinners: A History of the Popes. Yale University Press. ISBN 0-300-11597-0.
  • Ekelund, Robert B., Jr., Herbert, Robert F., and Tollison, Robert D. 2004, October. "The Economics of the Counter-Reformation: Incumbent-Firm reaction to market entry". Economic Inquiry. 42, 4.
  • Hsia, Ronnie Po-chia. 2005. The World of Catholic Renewal, 1540–1770. Cambridge University Press. ISBN 0-521-84154-2.
  • Hüls, R. Kardinäle, Klerus und Kirchen Roms: 1049-1130, Tübingen 1977
  • Klewitz, H.W. Reformpapsttum und Kardinalkolleg, Darmstadt 1957
  • Maleczek, W. Papst und Kardinalskolleg von 1191 bis 1216, Vienna 1984
  • Philippe Levillain, ed.. 2002. The Papacy: An Encyclopedia. Routledge. ISBN 0-415-92228-3.
  • Setton, Kenneth Meyer. 1984. The Papacy and the Levant (1204–1571). ISBN 0-87169-114-0.
  • Trollope, Thomas Adolphus. 1876. The papal conclaves, as they were and as they are.
  • Signorotto, Gianvittorio, and Visceglia, Maria Antonietta. 2002. Court and Politics in Papal Rome, 1492–1700. Cambridge University Press. ISBN 0-521-64146-2.
  • Williams, George L. 2004. Papal Genealogy: The Families and Descendants of the Popes. McFarland. ISBN 0-7864-2071-5.
  • Zenker, B. Die Mitglieder des Kardinalkollegiums von 1130 bis 1159, Würzburg 1964