Kareharri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kareharria
Laguntza:Arroka infotaula irakurtzeko eraMineral infotaula irakurtzeko era
Kareharria
Arroka sedimentarioa
Mineral garrantzitsuak Kaltzita
Dolomita

Kareharria karbonatoz orokorrean eta karbonato kaltziko edo kaltzitaz bereziki osatutako harri sedimentario kimikoa da. Paisai karstikoaren elementu nagusia da. Adibidez, Euskal Herriko mendi gehienak kareharriz osatuak daude.

Konposizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso arroka sendoa denez, arrakaletan hausten da plegatu beharrean. Formula kimikoa CaCO3 du, eta magnesio ugari dituenean dolomita izena ematen zaio. Kareharriak, karbonatoaz gain harea badu, kareharri haretsu deitzen zaio; eta harea beharrean basa siliziklastotsua badu, berriz, tupa. CO2 bidez azidotutako ura kareharriaren zirrikituetatik sartzean, disolbatu egiten du kaltzita likido bat emanez.

Kareharriak jatorri biologikoa du. Hain zuzen ere, duela 40 milioi urte inguruko kitinazko oskoldun animalia itsastarren sedimentuekin osatua dago: errudistak, adibidez (desagertutako molusku superfamilia bat). Gaur egungo kareharrietan errudista ugari ikus ditzakegu, Sarako leizeetan esaterako.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kareharria osatzen duten partikulen pikor tamainaren arabera, 3 talde ezberdintzen dira kareharrien barnean:

  • Kaltzierruditak: Kareharri hau osatzen duten partikulak 2 mm baino handiagokoak dira, hau da, legar tamainakoak.
  • 'Kalkarenitak: Kasu honetan, partikulak 2 mm eta 63 μm artekoak dira, hots, harea tamainakoak.
  • 'Kaltzilutitak edo Kareharri mikritatsuak: Kareharri honen partikulak 63 μm baino txikiagokoak dira, basa tamainakoak, beraz.

Baina sailkapen hau ez denez oso zehatza, beste sailkapen bat gehiago erabiltzen da, "Dunham klasifikazioa" deitua. Irizpide gisa kareharriko partikulak aske dauden edo ez erabiltzen du:

Partikula askez osatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grainstone motako arroka sedimentarioa ripple markekin.
  • Kaltzierruditak: partikulak 2 mm baino handiagoak dituena, legar tamainakoak.
    • Rudstone: partikulek elkar ukitzen badute.
    • Floatstone: partikulek mikritan flotatzen badute, hau da, ez badute elkar ukitzen.
  • Kalkarenita: 2 mm eta 0,064 mm arteko partikulak, harea tamainakoak.
    • Grainstone: partikulen artean zementua badago.
    • Packstone: partikulen artean mikrita badago.

Bi kasuetan, harea tamainako partikulak elkar ukitzen daude; tramak eutsitako ehundura dutela esaten da.

  • Kareharri mikritatsuak, partikulak 0,064 mm baino txikiagoak dituena; hots, basa tamainakoak.
    • Mudstone: sedimentua ia mikrita hutsez osatua bada.
    • Wackestone: mikrita ugaria izanik ere, larriagoak edo handiagoak diren partikulak baldin badaude.

Bi kasuetan, partikulak ez daude elkar ukitzen. Esaten da matrizeak eutsitako ehundura dutela.

Partikula itsatsiez osatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bioeraikuntzak ere deituak; partikulak organikoki elkar itsatsita daudenean gertatzen da. Orokorrean, arroka hauei boundstone deritze.

  • Framestone: gorputz zurrunez osatua, adb., koralak.
  • Bindstone: izaki bizidunek sedimentuak haien oskolean itsatsi dituztenean (estromatolitoak); ez dute eraikuntza zurrunik sortzen.
  • Bufflestone: algei esker metatutako sedimentuak; izaki bizidunek bizi diren tokiko energia murrizten dute, hau da, sedimentuak uraren korrontetik babesten dituzte.

Gainera, arroka-izen guzti hauek adjektibatu egin daitezke zehaztasun gehiago emateko, adibidez packstone bioklastotsua, koral framestonea, belaki ramestonea.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Kareharri