Kargo kultu

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 15:09, 26 apirila 2015
John Frumen jarraitzaileek jarritako gurutzea, Vanuatuko Tanna uhartean.

Kargo kultuak Australia eta Melanesian zehar (batez ere Ginea Berrian) hainbat herritan garatu den mugimendu erlijioso ez ortodoxoei ematen zaien izena da. Kargo kultuen sinismen nagusia da mendebaldetik datozen produktuak, batez ere kargo hegazkinetan iristen zirenak, izpirituek sortutako produktuak direla, bertako herritarren onurarako. Produktu hauen kontrola, sinismenaren arabera, zurien esku geratzen zen. Kargua, beraz, arbasoekiko izandako errespetuaren ordainketa gisa ulertzen da. Horregatik kargo kultuen sinismen garrantzitsua da ere etorkizunean arbasoak etorriko direla oraindik baliagarriagoak diren edukiak eskaintzera. Uharte batzuetan, adibidez Vanuatuko Tannan, estatubatuarrak dira onura horiek dakartzatenak.

Ikus, gainera