Kariatide

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Erekteion tenpluko kariatidea, British Museumean (Londres).
Erekteion tenpluko kariatidea, Atenasen (K.a. 421–407)

Kariatidea (grezieraz Καρυάτις, pluralean Καρυάτιδες) zizelkaturiko emakume irudi bat da, zutabe edo pilastra funtzioa duena, bere buruak eusten duen taulamendu batekin. Adibiderik ohikoena, Atenasko Akropoliko eraikinetako bat den Erekteioneko Kariatideen Tribuna da.

Bere izena, Lakoniako Karia (Καρυές) hiriko biztanleak esan nahi duena, esaten zenez, hiri hau pertsiarren aliatua zenez Mediar Gerretan, bertako biztanleak gainontzeko greziarrek hil zituzten, eta hauen emazteak, esklabu bihurtu izanagatik dator, eta zamarik handienak eramatera zigortuak. Emakume horiek zizelkatzen dira, zutabe tipikoki greziarrak beharrean, betierekotasun osoan, tenpluaren pisua eustera zigortuta egon daitezen.

1550ean, Jean Goujonek (Henrike II.a Frantziakoa erregearen arkitekto eta eskulturgilea), Louvren kariatide batzuk zizelkatu zituen, musikarien plataforma esuten dutenak goardia suitzarren gelan (gaur egun Kariatideena deitua). Goujonek, Erekteioneko kariatideak, soilik idazkunen bidez ezagutu zituen, eta ez zituen sekula jatorrizkoak ikusi.

Gregeria deritzon literatura generoaren sortzailea izan zen Ramón Gomez de la Serna idazle espainiarrak, Argentinako hiriburua den Buenos Airesen zenbait urtez bizi izan zena, bere heriotzerako "hiriko kariatide guztiek negar egitea" nahi zuela esan zuen.

Antzinatean irudi hieratikoa, kariatidearen irudia, XIX. mendean zehar, biziki lizuna bihurtu zen, jantzi estuagoekin, postura iradokitzaileagoekin, etab... Wallace iturria da adibide bat.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kariatide Aldatu lotura Wikidatan