Kariba (aintzira)

Koordenatuak: 17°S 28°E / 17°S 28°E / -17; 28
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kariba
Datu orokorrak
Garaiera485 m
Motaurtegi
Luzera220 km
Zabalera40 km
Azalera5.400 km²
Sakonera78 m
29 m
Bolumena180 km³
Geografia
Map
Koordenatuak17°S 28°E / 17°S 28°E / -17; 28
Hidrografia
Betebidea
HustubideaZambezi
Erresidentzia denbora3 a
Arroaren azalera663.000 km²
Arro hidrografikoaZambezi Basin (en) Itzuli
Artikulu hau Afrikako aintzirari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kariba».

Kariba[1] munduko aintzira artifizial eta erreserba handiena da. Zambezi ibaian dago kokatuta, ibaiaren sorburuaren eta bukaeraren arteko erdibidean, Indiako ozeanotik 1300 km-ra ibaian gora, Zimbabweren eta Zambiaren arteko mugan. 1958tik 1963ra bitartean bete zen urez, Kariba presari esker.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zimbabweko Kariba herria, presan lanean ari ziren langileentzat sortu zen. Mlibizi herrian (Zimbabwe) eta Siavonga eta Sinazongwe herrietan (Zambia), aldiz, biztanle kopurua nabarmen handitu da, urperatutako lurretatik heldu den jendearengatik.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kariba aintzirak Zimbabweren eta Zambiaren arteko muga osatzen du. 220 kilometro luze da, eta 40 kilometro zabal. 5.580 km²-ko azalera dauka, eta 185 km³ ur biltzeko edukiera.

Fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtegia urez bete zen heinean deskonposatzen ari zen materia organiko ugari askatu zen eta gaur egun arrain espezie ugari kopuru handitan agertzen dira. Sardina itxurako kapenta arrainak sartu zituzten Tanganyika aintziratik ekarrita. Gaur egun arrantza jarduera handia dago urtegiaren ertzetako herrietan.

Ugaztunei dagokionez Nilotar krokodiloak eta hipopotamoak daude aintzirako uretan eta elefanteak, lehoiak, gepardoak, lehoinabarrak, bufaloak eta beste hainbat animalia inguratzen dira ertzera ura edatera.

Arrano arrantzaleak eta ubarroiak ere ugari ikusten dira.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. 60. araua: Aintzirak. .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]