Karigasniemi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Karigasniemiko zubia Inarijoki ibaia zeharkatzen.

Karigasniemi (Iparraldeko Samieraz Gáregasnjárga), Utsjoki, Finlandiako udalerriko herrixka bat da, Laponian kokatua.

Herrixka txiki honetan, udalerriko biztanle gehien bizi da erdigunearekin batera, 500 bat gutxi gorabehera eta Norvegiarekin muga egiten duenez, askotan, prezio merkeagoko erosketak egitera etorri ohi diren norvegiarrek herrixka betetzen dute. Biztanle gehienak, samitarrak dira eta zerbitzu ugariz daude horniturik; hala nola, hiru denda, bi gasolindegi, eskola, postetxe, osasun-etxe txiki bat eta hainbat jatetxe eta taberna.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finlandiak 1917. urtean independentzia lortu ondoren, Bigarren Mundu Gerrak eztanda egin zuen Europan. Herrialdeak bere estatusa mantendu nahian, Alemania naziarekin egin zuen bat, honela SESB bere lurraldetik urrundu nahian. Norvegiatik etorritako tropa alemaniarrak, herrixketan egokitu ziren eta Ozeano Artikoaren defentsa antolatzeari ekin zioten. Hainbat gerren ondoren, Finlandiak, SESBekin bake-akordio bat sinatu zuen, eta horrek, alemaniarrak, Finlandiar lurretatik botatzea eskatzen zuen. Honela, SESB eta Finlandiak bat eginik, naziak jazartzeari ekin zioten eta, hauek Norvegiara (herrialde satelitea) alde egitea pentsatu zutenez, aliantza, Karigasniemin eta gainontzeko mugako udalerri eta herrixketan kokatu zen hauen atzeraldia eragozteko. Laponiako Gerra. Ondorioa garratza izan zen herrixkarentzat, baina finlandiarren garaipenak herrixkaren berregituratzea bultzatu zuen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karigasniemi Aldatu lotura Wikidatan