Karkemish

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Koordenatuak: 36°49′47″N 38°00′54″E / 36.82972°N 38.01500°E / 36.82972; 38.01500

Siria k.a II. miliurtean, Karkemishen kokapena duena

Karkemish[1] (hititeraz: Kargamiš;[2] antzinako grezieraz: Εὔρωπος; latinez: Europus) antzinako hiri-estatua da, gaurko Alepo eskualdean, Sirian. Mesopotamiaren, Siriaren eta Anatoliaren arteko karabana-bidean zegoen, Eufrates ibaia igarotzeko ibi batean. Lehenengo aztarnak Neolito garaikoak dira. Shubiluliuma I.a konkistatzaile hititak hartu zuen hiria (K.a. 1373 inguruan), eta Asiria, Mitanni eta Egiptoren kontra bere inperioa babesteko erabili zuen. Geroago itsasoko herriek konkistatu zuten, eta azkenik Asiriako Sargon II.aren mende geratu zen. Azkeneko gertaera nagusia K.a. 605ean Nabukodonosor II.a Babiloniako erregeak Nekao II.a Egiptoko faraoiaren kontra irabazi zuen gudua izan zen; gudu horren ondorioz, egiptoarrek Siriako lurraldeetatik alde egin zuten.

Karkemishen erregeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agintaria Erreinaldia Oharrak
Aplahanda k. a. 1786 - 1766
Yatar-Ami k. a. 1766 - 1764 Aplahandaren semea
Yahdul-Lim k. a. 1764 - 1745 Aplahandaren semea
Piyassili edo Sharri-Kushukh k. a. 1315 Shubiluliuma I.aren semea
[...]sharruma Piyassilisen semea
Shakhurunuwa Piyassilisen semea
Ini-Teshub I.a k. a. 1230eko hamarkada
Talmi-Teshub k. a. 1200
Kuzi-Teshub k. a. 1170
Ini-Teshub II.a k. a. 1100
Tudhaliya k. a. 1100
Sapaziti
Uratarhunda k. a. 1000
Suhi I k. a. 975
Astuwalamanza
Suhi II
Katuwa k. a. 900
Sangara k. a. 870-848
Astiru k. a. 840
Yariri (erregeordea) k. a. 815
Kamani k. a. 790
Sastura k. a. 760
Astiru II (?)
Pisiri k. a. 730eko hamarkada azken errege, k. a. 717an Sargon II.ak menderatua

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Euskaltzaindia (2006-1-27), Antzinateko hirien euskarazko izenak, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0147.pdf .
  2. D. Hawkins Reallexikon der Assyriologie und Vorderasiatischen Archäologie. Walter de Gruyter (1980).
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karkemish Aldatu lotura Wikidatan