Karl-Heinz Rummenigge
Wikipedia(e)tik
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Karl-Heinz Rummenigge | |
| Jaio | 1955eko irailaren 25a (57 urte) |
|
| Lippstadt, Ipar Renania-Westfalia (Alemaniako Errepublika Federala) | ||
| Posizioa | Aurrelaria | |
| Garaiera | 182 cm | |
| Futbolari ibilbidea | ||
| Urteak | Taldea | Part. (golak) |
| 1974-1984 1984-1987 1987-1989 |
FC Bayern München Inter Servette FC |
310 (162) 64 (24) 50 (34) |
Karl-Heinz Kalle Rummenigge (1955eko irailaren 25a, Lippstadt, Ipar Renania-Westfalia) alemaniar futbolari ohi bat da. Alemaniako futbol selekzio nazionalarekin 1984ko Eurokopa irabazi, eta 1982 eta 1986ko Munduko Futbol Txapelketako txapeldunordea izan zen. 1980 eta 1981ean Europako futbolari onenaren Urrezko Baloia saria bereganatu zuen.
Karl-Heinz Rummenigge futbolari azkar, trebe eta sarkorra izan zen, FC Bayern München taldean sekulako garrantzia izan zuen, han bere ibilbideko hamar urte onenak igaro zituelarik, 162 gol sartuz eta UEFAko Txapeldunen Liga birritan irabaziz (1975 eta 1976), Kontinentearteko Kopa bat ere irabazi zuen, gertakari guzti hauek garai guztietako alemaniar futbolari onenen artean zegoela garbi adierazten dute.