Karl Bühler
Wikipedia(e)tik
Karl Bühler alemaniar psikologo eta filosofoa izan zen (Meckesheim, 1879 - Los Angeles, 1963). Formaren psikologia (gestalt) deituaren eskolakoa zen eta Munichen, Dresdenen eta Vienan irakatsi zuen. Haren lan nagusia Hizkuntzaren Teoria da (1934); bertan gero Jakobsonek osatu zituen hizkuntzaren komunikazio-funtzioak azaldu zituen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.