Karl Christian Friedrich Krause

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Karl Christian Friedrich Krause

Karl Christian Friedrich Krause (Eisenberg, 1781eko maiatzaren 6a- Munich, 1832ko irailaren 27a), Alemaniako filosofo garrantzitsu bat izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Krause 1781eko maiatzaren 6an jaio zen Eisenbergen. Ministro protestante baten semea, Jenako unibertsitatean sartu zen eta bertan Fichte eta Schellingen proiektu idealistak entzuteko aukera izan zuen. Aurrerago, bere pentsamentua horren inguruan oinarrituko zuen, Kanten filosofiaren benetako zentzua aurkitu nahian eta garaiko iritziei kontra eginez. Diru arazoek atzeratu gabe, bere indar guztiak filosofia sistema propio bat eraikitzean erabili zituen. Irakasle izan zen Jena eta Berlineko unibertsitateetan eta Gotingakoan ere bai, baina ez zuen sekula katedrarik lortuko.

Lana eta ideiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lan nagusienak, idazkin masonikoez gain, Vorlesungen über das System der Philosophie (1828) eta Urbild der Menschheit (1811) dira. Bere pentsamenduek nekez izan zuen arrakasta Alemanian, baina bai, ordea, Belgikako eta Herbeheretako ikasle talde baten artean eta, bereziki, Espainian. Azken honetan, mende batez, krausismoa mugimendu garrantzitsua bilakatu zen, bai politika eta baita intelektualen artean ere. Krausek bere pentsamenduaren oinarrizkoena ezarri zuen etikan eta zuzenbidezko filosofian. Eliza eta Estatua kritikatu zituen, helburu unibertsalik ez zutelako eta familia eta nazioen dualismo unibertsala proposatu zuen. Dualismo honekin, gizatasun ideia eskuratu nahi izan zuen.

Arrakasta handien lortu zuen ideia Panenteismoarena izan zen, Gotingako unibertsitatean egiten zizkioten panteismo salaketei aurre egiteko asmatu zuen terminoa. Panenteismoa Jaungoikoaren inmanentzia eta traszendentzia munduagan uztartzen dituen egitura metafisikoa da.

Karl Christian Friedrich Krausen heriotza

Gizarte teorian, gizakiaren hainbat esparruren autonomia defendatu zuen, zientzia eta hezkuntza, bereziki eta emakume eta gizonezkoen arteko eskubide berdintasuna aldarrikatu zuen eta haurren eskubideak edo ekologiaren alde ere egin zuen. Izan zuen eragina nabarmena izan zen lurralde gaztelaniadunetan, Espainian eta Hego Amerikan. Rudolstadt, Dresde eta Berlinen bere ikasketak zabaldu zituen eta Frantzian eta Italian bidaia batzuk burutu zituen. Alemanian bertan ere izan zuen arrakasta, Friedrich Fröbel pedagogoaren gainean izan zuen eraginagatik, batez ere.

Munichera bueltatu (1831) eta hurrengo urtean hil zen, 1832ko irailaren 27an, bukatu gabe utzi zituen obra batzuk jasotzen ari zenean. Beranduago, bere jarraitzaileak izan zirenak argitaratu zuten bere paperetan idatzita geratu zena.

Idatziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Dissertatio philosophico-mathematica de Philosophiae et Matheseos notione et earum intima conjunctione. Jenae, apud Voigtium, 1802.
  2. Grundlage des Naturrechts, oder philosophischer Grundriss des Ideales des Rechts. Erste Abtheilung. Jena, Gabler (Cnobloch), 1803.
  3. Grundriss der historischen Logik für Vorlesungen, nebst zwei Kupfertafeln, worauf die Verhältnisse der Begriffe und der Schlüsse combinatorisch vollständig dargestellt sind. Jena, Gabler (Cnobloch), 1803.
  4. Grundlage eines philosophischen Systemes der Mathematik; erster Theil, enthaltend eine Abhandlung über den Begriff und die Eintheilung der Mathematik, und der Arithmetik erste Abtheilung; zum Selbstunterricht und zum Gebrauche bei Vorlesungen, mit 2 Kupfertafeln. Jena und Leipzig, Gabler (Cnobloch), 1804.
  5. Factoren- und Primzahlentafeln, von 1 bis 100000 neuberechnet und zweckmässig eingerichtet, nebst einer Gebrauchsanleitung und Abhandlung der Lehre von Factoren und Primzahlen, worin diese Lehre nach einer neuen Methode abgehandelt, und die Frage über das Gesetz der Primzahlenreihe entschieden ist. Jena und Leipzig, Gabler (Cnobloch), 1804.
  6. Entwurf des Systemes der Philosophie; erste Abtheilung, enthaltend die allgemeine Philosophie, nebst einer Anleitung zur Naturphilosophie. Für Vorlesungen. Jena und Leipzig, Cnobloch, 1804. (Die zweite Abtheilung sollte die Philosophie der Vernunft oder des Geistes, die dritte die Philosophie der Menschheit enthalten.)
  7. System der Sittenlehre; I. Band, wissenschaftliche Begründung der Sittenlehre. Leipzig, Reclam, 1810.
  8. Die drei ältesten Kunsturkunden der Freimaurerbrüderschaft mitgetheilt, bearbeitet und durch eine Darstellung des Wesens und der Bestimmung der Freimaurerei und der Freimaurerbrüderschaft, sowie durch mehrere liturgische Versuche erläutert von Karl Christian Friedrich Krause. Dresden, Arnoldi, 1810.
  9. Tagblatt des Menschheitlebens; erster Vierteljahrgang 1811, Dresden in der Arnold'schen Buchhandlung und bei dem Herausgeber D. Krause. Nebst 26 Stücken eines literarischen Anzeigers. (Enthält mehrere wissenschaftliche Abhandlungen des Herausgebers über Mathematik, Naturrecht, Geschichte, Geographie, Musik.)
  10. Das Urbild der Menschheit, ein Versuch. Dresden, Arnold, 1811. - Zweite Auflage Göttingen, in Commission der Dieterich'schen Buchhandlung, 1851.
  11. Lehrbuch der Combinationslehre und der Arithmetik als Grundlage des Lehrvortrages und des Selbstunterrichtes, nebst einer neuen und fasslichen Darstellung der Lehre vom Unendlichen und Endlichen, und einem Elementarbeweis des binomischen polynomischen Lehrsatzes, bearbeitet von L. Jos. Fischer und D. Krause, nach dem Plane und mit einer Vorrede und Einleitung des Letztgenannten. Erster Band. Dresden, Arnold'sche Buchhandlung, 1812.
  12. Oratio de scientia humana et de via ad eam perveniendi, habita Berolini 1814.
  13. Von der Würde der deutschen Sprache und von der höheren Ausbildung derselben überhaupt, und als Wissenschaftssprache insbesondere. Dresden, 1816.
  14. Ausführliche Ankündigung eines neuen, vollständigen Wörterbuches oder Urwortthumes der deutschen Volkssprache. Dresden, Arnold, 1816.
  15. Theses philosophicae XXV, Gottingae, 1824.
  16. Abriss des Systemes der Philosophie, erste Abtheilung. Für seine Zuhörer, 1825. Im Buchhandel: Göttingen, in Commission der Dieterich'schen Buchhandlung, 1828.
  17. Darstellungen aus der Geschichte der Musik nebst vorbereitenden Lehren, aus der Theorie der Musik. Göttingen, Dieterich'sche Buchhandlung, 1827.
  18. Abriss des Systems der Logik für seine Zuhörer, 1825. Zweite, mit der metaphysischen Grundlegung der Logik und einer dritten Steindrucktafel vermehrte Ausgabe. Ebd., in Commission, 1828.
  19. Abriss des Systems der Rechtsphilosophie oder des Naturrechts. Ebd., in Commission, 1828.
  20. Vorlesungen über das System der Philosophie. Ebd., in Commission, 1828.
  21. Vorlesungen über die Grundwahrheiten der Wissenschaft, zugleich in ihrer Beziehung zu dem Leben. Nebst einer kurzen Darstellung und Würdigung der bisherigen Systeme der Philosophie, vornehmlich der neuesten von Kant, Fichte, Schelling und Hegel, und der Lehre Jacobi's. Für Gebildete aus allen Ständen. Ebd. in Commission, 1829.
  22. (Anonym) Geist der Lehre Emanuel Swedenborgs. Aus dessen Schriften. Mit einer katechetischen Übersicht und vollständigem Sachregister. Herausgegeben von Dr. I. M. C. G. Vorherr. München, E. A. Fleischmann, 1832.