Karl Kautsky

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karl Kautsky

Karl Kautsky (Praga, 1854ko urriaren 16a - Amsterdam, 1938ko urriaren 17a) alemaniar politikari eta idazlea izan zen.

Vienako Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Austriako Alderdi Sozialistaren kide egin zen Vienan. 1880an Zuricha joan zen, eta Eduard Bernstein ezagutu zuen. Londresa jo zuen gero, eta Friedrich Engelsen idazkari izan zen. 1881ean Stuttgarten Neue Zeit sortu zuen, Alemaniako Alderdi Sozialdemokrataren aldizkari ofiziala. 1887an Alemaniatik bidali zuten eta Londresa itzuli zen; Londresen Marx´ oekonomische Lehren argitaratu zuen (1887), dotrina marxisten eskuliburua. Alemaniara itzuli eta 1891n Erfurteko estatutua idatzi zuen, marxismo iraultzailearen alde eta kolaborazionismoaren eta errebisionismoaren kontra. 1903az gero erdiko joera aldeztu zuen, legez kanpoko ekintzen eta ekintza iraultzaileen aldeko zen ezkerraren kontra. 1904tik 1910ra bitartean, Marxen Das Kapital obraren azken atala argitaratu zuen. Lehen Mundu Gerran ez zuen jokabide garbirik agertu. Parlamentuan gerra-kredituen alde eman zuen botoa; gero bakezaletzat agertu zuen bere burua, eta boltxebikeen iraultzaren aurkako. Joera horrek talde komunistetatik aldendu zuen. Naziek aginpidea hartu zutenean, Vienara erbesteratu behar izan zuen, baina 1938an alemaniarrek atxilotu zuten. Askatu zuten, eta Amsterdamera jo zuen babes bila. Han hil zen.


Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karl Kautsky Aldatu lotura Wikidatan