Karl Renner
Wikipedia(e)tik
Karl Renner Austriar politikaria (Untertannowitz, Morabia, 1870 - Viena, 1950). Austriako Alderdi Sozialdemokratako buruzagi erreformista izan zen, eta, kantziler hautatu ondoren (1918), Austriako ordezkaria, Saint-Germaingo Elkarrizketetan (1919). Kontseilu Nazionaleko lehendakaria izan zen Bigarren Mundu Gerran alemaniarrek Austria inbaditu zutenean, eta ezkutuan ibili behar izan zuen handik aurrera. Austriako Errepublikako lehendakari izan zen 1945etik hil zen arte.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.