Karl Zeiss
Wikipedia(e)tik
Karl Zeiss alemaniar optiko eta mekanikoa izan zen (Weimar, 1816 - Jena, 1888). Stuttgarten egin zituen ikasketak. Jenan kokatu zen lanerako, eta bertan sortu zituen, 1846an, mundu guztian sona handia lortu duten optika-lantegiak. Haietan egiten ziren mikroskopioak eta bestelako optikako tresneria berriak, eta, haiei esker, optikaren teoriak aurrerapen handia izan zuen. Bertan laguntzaile izan zituen Ernst Abbe fisikaria eta Otto Schott kimikaria. Karl Zeiss hil ondoren, Abbek Zeiss fundazioa sortu zuen, eta haren esku utzi zuen Zeiss zigilua.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.