Karl von Rokitansky
Wikipedia(e)tik
Karl Freiherr von Rokitansky (Hradec Králové, Txekia, 1804 - Viena, Austria, 1878) austriar sendagilea izan zen, jatorriz txekiarra.
[aldatu] Biografia
Vienako Unibertsitateko anatomia patologikoko katedraduna izan zen 1875era arte, eta alor horren aitzindaritzat jotzen da.
30.000 azterketatik gora egin zituen; horien artean, larumin larriaren inguruan egindakoa da garrantzitsuena.
Lan nagusia Handbuch der pathologischen Anatomie du (1842-1846, hiru liburuki; Anatomia patologikoari buruzko eskuliburua).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.