Karlistaldiak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Euskal Herriko historia
Lauburu harria.jpg
Historiaurrea eta Antzinaroa
Erdi Aroa
Aro Modernoa
Aro Garaikidea
Kronologiak


Karlistaldiak[1][2] edo karlista gerrak[3]gerra karlista eta karlistada izenez ere ezagunak— XIX. mendeko hiru garaitan Espainian gertatutako gerra zibilak izan ziren. Europako historian erregenahien arteko azken gerrak izan ziren.

1833 eta 1876 artean karlistekKarlos infantea (Karlos V.a izango zena) eta bere oinordekoen jarraitzaileak — zenbait aldiz "Jainkoa, Aberria eta Erregea" lelopean matxinatu eta balio tradizionalak (legitimismo eta katolizismoa) aldarrikatu zituzten liberalismo hasieran eta gero errepublikanismoaren aurka.

1833an Fernando VII.a Espainiakoa hil zenean, bere laugarren emaztea zen Maria Kristina Borboikoa erregeorde bilakatu zen, bere alaba Elisabeten izenean. Honek bitan zatitu zituen bere mendekoak, alde batetik cristinoak edo isabelinoak eta bestetik karlistak izanda. Cristinoek erregeorde eta bere gobernua babesten zituzten, karlistek, berriz, Karlos infantea, Fernando VII.aren anaia, erregetzat zuten. Gakoa 1830ean ezarritako lege salikoa indargabetzen zuen Berrespen Pragmatikoaren legezkotasunean zegoen.

Euskal Herrian eragin handia eduki zuten, herritar gehienek Karlos erregegaien alde egin baitzuten. Bigarren Karlistaldia Katalunian nabarmendu zen bitartean, Euskal Herrian bereziki hirugarren gerra nabarmendu zen.

Historian izan dira beste gerra eta altxamenduak historialari batzuek karlistaldiekin lotu dituztenak:

  • 1860an Ortegada izeneko jazarraldi militarra karlistek antolatuta izan zen eta
  • Era berean, Espainiako Gerra Zibila (1936-1939) hain zen garrantzitsua karlisten parte-hartzea non zenbait adituk Laugarren Karlistaldia izendatu baitute. Karlistek berek sekularismoaren aurkako beste gurutzadatzat jo zuten.

Lehena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Lehen Karlistaldia

Lehen Karlistaldia 1833 eta 1840 bitartean Espainian izandako gerra zibilari deritzo. Funtsean, tronuaren ondorengotza arazoagatik suertatu zen.

Hasiera batean liberalen indarra handiagoa zen arren, Tomas Zumalakarregik antolatutako gerrilla gerra arrakastatsuagatik, karlistak euskal lurraldeetan indartsu egin ziren eta liberalei sona handiko porrotak eragin zizkieten. 1835ean, garaipen hauek animatuta, Karlosek Zumalakarregi Bilbo setiatzera behartu zuen (berak nahiago zuen Gasteiz hartu, bertatik Madril erasotzeko), portu garrantzitsu batez jabetu nahi baitzuen[4]. Zumalakarregi setioan bala galdu batez hil zenean, karlistek ezin izan zuten bere trebetasuna berdinduko zuen buruzagi militarrik aurkitu.

Heriotza honen ostean, liberalak pixkanaka-pixkanaka gerran iniziatiba hartzen hasi ziren, baina ezin izan zuten gerrilla karlista menperatu. Gauzak horrela, gerra amaitzeko formulak bilatzen hasi ziren batez ere herrialdeetako handikiak, Baionan bilduta. Hauek Muñagorriren bandera eta leloa ("Bakea eta foruak") bultzatu zituzten[5]. Militarki eraginik izan ez bazuen ere, eragin handia izango zuen gero, 1839an Rafael Maroto eta Baldomero Esparteroren arteko Bergarako besarkadaren testuan. Bertan, militar karlisten graduak mantentzen ziren baina foruak ez ziren erabat berresten, hauek Espainiako legedi, konstituzio eta hiritarren bonbardaketan ezartzen baitziren.

Bigarrena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Bigarren Karlistaldia

Matinersen gerra (euskaraz goiztiarrak, goizeko lehen orduetan tropak erasotzen zituzten taldeei erreferentzia eginez[6]), askok Bigarren Karlistalditzat jotzen dutena, 1846ean hasi eta 1849an bukatu zen eta karlistak eta Elisabet II.aren aldekoak borrokatu ziren.

Guda baino kataluniarren matxinada izan zen bere egoera sozial eta ekonomikoa salatzeko. Galiziara zabalduta, Ramón Narváez lehen ministroak berak kontrolatu zuen matxinada Galizian eta Fernando Fernández de Córdovak, bertoko kapitain jenerala zena, kataluniarrak menderatu zituen[7]. Ofizialki matxinada 1849ko maiatzaren 14ean amaitu zen, frantziar tropek oinordeko karlista zen Karlos VI.a atxilotzean. Ekainean, amnistia eman zieten karlistei eta erbesteratuak itzuli ziren.

Hirugarrena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soldadu karlistak Nafarroan beraien animaliekin. Hirugarren Karlistaldian, 1872an.
Sakontzeko, irakurri: Hirugarren Karlistaldia

Hirugarren Karlistaldia 1872 eta 1876 Karlos VII.a izengoitiaz karlisten erregenahia zen Karlos Borboikoaren jarraitzaile eta Amadeo I.a, Espainiako Lehen Errepublika eta Alfontso XII.aren gobernuen arteko guda izan zen[8].

1870eko martxoan karlisten buruzagi politiko eta militarra zen Ramón Cabrerak, bere ustez, "armaz garaipena lortzeko egoera ez zegoela" eta "Espainia gerra zibil berriaz arriskatzea nahi ez zuenez" dimisioa aurkeztu zuen[9][10]. Hala ere Karlos erregenahiak, erbestean hilabetez matxinada prestatzen ari zela, 1872ko apirilaren 21a Espainiako koroa eskuratzeko zuen eskubidea aldarrikatzeko data izango zela erabaki zuen.

Gerra honen gudaleku nagusia, Lehen Karlistaldian bezala, Hego Euskal Herria izan zen. Baina, 1872ko uztailean, Filipe V.a ezarritako Planta Berriko dekretuen bitartez indargabetutako foruen berrezarpena proposatu zuenean, hein handi batean Katalunian eta neurri txikiagoan Valentzian eta Aragoin matxinada hara zabaldu zen. Andaluzian eta beste hainbat lekutan ere zenbait partidak mendietara joan eta guda baino bandolerismoari ekin zioten inguruko biztanleen artean jarraitzaile gutxi zituztenez gorriak ikusi zituzten ekintzak burutzeko.

1873ko otsailean Espainiako Lehen Errepublika aldarrikatu zutenean, isabelinoak ziren monarkiko asko karlista aldera pasa ziren. Era berean matxinada kantonalistak karlisten lerroak indartu zituen. 1874ko urtarrilean Pavíaren estatu-kolpe eta 1874ko abenduaren 29ko Arsenio Martínez Camposen altxamendua, aldiz, karlistei indarrak kendu zizkieten. 1868an eta Alfontso XII.a Espainiakoaren bitartez, lehenengo Borboi leinua berrezarri zutenean, Espainiako gobernuak Aulki Santuarekin hitzarmena sinatu zuenean eta Ramón Cabrerak "a la Nación" eta "al Partido Carlista" agirien bitartez Alfontso XII.a Espainiakoa onartu zuenean guda amaitu zen[11][12].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia: Hiztegi Batua.
  2. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  3. Ibon Sarasola: Zehazki hiztegia.
  4. John Coverdale: "The Basque Phase of Spain's First Carlist War", Princeton, 1984
  5. Carlos Canales: "La Primera Guerra Carlista (1833-1840), uniformes, armas y banderas". Madril: Ristre, 2006
  6. Ollé Romeu, Josep M. (2007). "Matiners" Bartzelona: Editorial PPU, S.A. 15. orr.
  7. Fernando Fernández de Córdova. "Mis memorias íntimas". Madril, 1886
  8.   Extramiana, José (1978-1979), Historia de las guerras carlistas, Donostia .
  9.   Urcelay Alonso, Javier (2006), Cabrera. El Tigre del Maestrazgo, Bartzelona: Ariel, ISBN 84-344-5205-7 .
  10.   Rodriguez Vives, Conxa (1989), Ramón Cabrera a l'exili, Montserrateko monasterioa .
  11.   Caso, José Indalecio (1875), La Cuestión Cabrera, Madril .
  12.   Garrabou, Joan (1989), Gent Nostra. Cabrera, Bartzelona .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]