Karloman I.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Karloman I.aren hilobia, Saint-Denisko basilikan
Artikulu hau frankoen erregeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Karloman.

Karloman I.a (751 - Samoussy, Aisne departamenduan, 771) frankoen erregea izan zen 768tik 771 arte. Pepin Laburraren eta Bertrada de Laonen bigarren semea zen, eta Karlomagnoren anaia.

Aita hil ondoren, 768ko urrian Karlomagno frankoen errege Noyonen kontsakratzen zuten bitartean, Karlomanek egun berean jaso zuen gantzudura Soissonsen; Soissonseko Erresumako hiriburu bihurtu zen.

Gerberga-rekin ezkondu zen, eta hiru seme-alaba izan zituzten.

Karloman eta Karlomagno ez ziren ongi konpontzen, ez zuten elkar ulertzen. Bertrada ama saiatu zen bi anaien arteko desadostasunak baretzen. 770an adiskidetu ziren bi anaiak.

Karlomanek, azken ordua gertu zuela ikustean, bere eremuetako asko Reimsko Saint-Rémi elizari utzi zizkion.

Karloman 771ko abenduan hil zen, Samoussyko jauregian. Ordutik aurrera Karlomagno izango zen frankoen jaun bakarra.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karloman I.a Aldatu lotura Wikidatan