Karlos I.a Nafarroakoa
| Karlos I.a Nafarroakoa eta IV.a Frantziakoa | |
Karlos I.a Nafarroakoa eta IV.a Frantziakoa |
|
|
|
|
|---|---|
| 1322 – 1328 | |
| Aurrekoa | Filipe II.a |
| Ondorengoa | Joana II.a |
|
Frantziako erregea
|
|
| 1322 – 1328 | |
| Aurrekoa | Filipe V.a |
| Ondorengoa | Filipe VI.a |
|
|
|
| Jaiotza | 1294ko abenduaren 11 Creilgo gaztelua |
| Heriotza | 1328ko otsailaren 1 Vincennes |
| Ezkontidea | Blanka Borgoinakoa Maria Luxenburgokoa Joana Evreuxekoa |
| Egoitza | Paris |
| Erlijioa | Kristaua |
Karlos I.a Nafarroakoa eta IV.a Frantziakoa, ezizenez "Karlos Ederra" (Creilgo gaztelua (Oise), 1294ko abenduaren 11 – Vincennes, 1328ko otsailaren 1), Marcheko konde eta Nafarroa eta Frantziako erregea (1322-1328) zen, Kapeto leinuaren adar nagusiaren hamabostgarrena.
Eduki-taula |
Biografia [aldatu]
Filipe IV.a, Ederra eta Joana I.a Nafarroakoaren hirugarren semea, 1314an Marcheko konderria jaso zuen.
Filipe II.a, Luzea bere anaia hil ondoren, Reimseko katedralean 1322ko otsailaren 21ean Roberto Courtenaykoa artzapezpikuak izendatu zion Frantziako erregea. Amaren partetik Nafarroako errege bihurtu zen.
Aurreko erreinaldian izandako agintekeriak zirela eta, errege-altxorra agortua aurkitu zuen. Horrexegatik lonbardiatarren finantzak estuz aztertu eta epaile txarrak zein jauntxoak zigortu zituen. Gainera, Girard Guette, anaiaren finantza-arduraduna, atxilotu zuen 127.000 libra bidegabeki xahutzeagatik leporatua. Bere erreinaldiaren sei urteetan, Karlos I.ak zergak handitu eta ondasunak konfiskatu zituen.
1323an juduak Frantziako Erresumatik kanporatu zituen. Hori egiteko zurrumurru hedatua erabili zuen: Juduek legenardunak eta buruzagi musulmanekin batera (tartean Babiloniako erregea) azpilanean ibili ziren putzuak pozonduz kristau guztiak hiltzeko.
Karlos Ederrak borroka latzak izan zituen Edward II.a Ingalaterrakoa erregearekin, azkenak Gaskonia eta Ponthieuko bere lurraldeak zirela eta omenaldia egin nahi ez zuelako. 1323tik aurrera, Gaskoniako zenbait noblek, Ingalaterraren babesa zutenak, Frantzian sarraldiak egiteari ekin zioten. Honek guda sortu zuen, Sasikumeen guda izenekoa (Gaskoniako jauntxoak nobleteriaren sasikumeak zirelako).
1327an bere arreba zen Ixabel lagundu zuen Edward II.a Ingalaterrakoa bere senarra borrokatzera. Ixabelek senarra atxilotu eta hil zuen.
Eskontza eta seme-alabak [aldatu]
Karlos hiru aldiz ezkondu zen:
- Lehendabizikoz, 1307 edo 1308an, Blanka Borgoinakoarekin (1296-1326), Filipe anaiaren emaztearen ahizparekin. 1314an adulterio egiteagatik preso sartu zuten. 1322an Joanes XXII.a Aita Sainduak ezkontza hautsi zuen. Blanka hil zen 1326an seme-alabarik izan gabe.
- Bigarren aldiz ezkondu zen Karlos, 1322ko irailaren 21ean, Henrike VII.a enperadorearen Maria alabarekin. Izen ezezaguneko alaba izan zuten, laster hil zena (1326 - 1327). 1324ko martxoan Mariak gurdi-istripua izan zuen, haurdun zegoela. Semea (Luis izenekoa), goiztiar jaio eta orduak baino ez zen bizi. Istripuaren ondorioz, Maria ere hil zen.
- Azkenik, Karlosek 1325eko uztailaren 13an ezkondu zen, Evreuxeko kondea zen Filiperen Joana arrebarekin. Joana 1371ean hil zen. Erregea 1328an hil zenean, Joana haurdun zegoen eta erregina erditzeko itxaron behar Kapeto leinuaren beste erregea zegoenetz, alaba bakarra izan zuten:
-
- Blanka (1328-1345), Orleanseko Filipe I.a kondearekin ezkondua.
Familia [aldatu]
| Aitona Frantziako errege |
Amona Aragoikoa |
Aitona Nafarroako errege |
Amona Artoiskoa |
| Aita Frantziako errege |
Ama Nafarroako erregina |
||
Frantziako errege Nafarroako errege |
|||
Oinordekotza [aldatu]
Karlos I.a Vincennesen 1328ko otsailaren 1ean hil zen. Joana Evreuxekoa emaztearekin batera lurperatu zuten Saint-Dennis auzoko basilikan.
Semerik ez zuenez, Kapeto leinuaren adar nagusia bukatu zen. Joana erregina haurdun zegoenez, hilabete bi itxaron behar semerik ote zegoen. Hamabi urte lehenago Lege Salikoa erabiltzeari ekin zion Frantziako erregea zein den erabakitzeko.
Hiru erregegaia izan ziren:
Filipe III.a Ausarta †1285
_____________________|_________________________
| |
Ixabel Aragoikoa †1271 Maria Brabantekoa †1322
____________|_______________________ ______|________
| | | |
Filipe IV Ederra †1314 Karlos Valoiskoa Margarita Luis Evreuxekoa
_______________|_____________________ | †1325 †1318 | †1319
| | | | | |
Luis X.a Filipe V.a Ixabel Karlos IV.a Filipe VI.a Filipe III.a
†1316 †1322 | †1328 Valois leinua Nafarroakoaa
______|_______ | |
| | | |
Joana II.a Joanes I.a Edward III.a Jones II.a Frantziakoa
Nafarroakoa †1316 Ingalaterrakoa
(erregegaiak beltzez)
- Edward II.a Ingalaterrakoa ezin zuen eskubidea izan, emakume batetik zetorkiola. Lege Salikoa zela eta, emakume bat erregina izateko eskubidea ez badu ezin zuen bere ondorengoei eskubidea eskualdatu. nBere eskubidea borrokatzeko Ehun Urteko Gerra hasi zen.
- Filipe III.a Nafarroakoak Joana II.a Nafarroakoa, Luis I.a Nafarroakoaren ustezko alaba, ezkondu eta Nafarroako errege bihurtu zen.
- Filipe Valoisekoa, Karlos I.aren lehengusua, erregeordea zen eta maiatzean errege izendatu zioten.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Frantsesez) Marie-Nicolas Bouillet eta Alexis Chassang (zuz.) Dictionnaire universel d'histoire et de géographie, 1878.
- (Frantsesez) Biografia
- (Alemanez) genealogie-mittelalter.de
| Aurrekoa: |
Karlos I.a Nafarroako errege (1322-1328) |
Ondorengoa: |
| Aurrekoa: |
Karlos IV.a Frantziako errege (1322-1328) |
Ondorengoa: |
|
||||||||||||||||