Karlos I.a Napolikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 17:29, 16 apirila 2015

Txantiloi:Agintari infotaula Karlos I.a Napolikoa (1227ko martxoaren 21a - Foggia, Napoliko Erresuma, 1285eko urtarrilaren 7a[1]), Karlos Anjoukoa ere deitua, 1266-1285 bitartean Napoli eta Siziliako lehenengo erregea izan zen.

Bizitza

Luis IX.a Frantziakoaren anaia gaztea zen. 1246an Proventzako konderria eskuratu zuen. 1248-1250 bitartean, Luis erregearen lagun joan zen Egiptoko gurutzadara. Aita Santuarekin aliaturik Napoli eta Sizilia konkistatu zituen. Hiriburua Palermotik Napolira eraman zuen. Frantsesa hango hizkuntza ofizial egin zuenean, matxinada sortu zen Sizilian (1282). Petri III.a Aragoikoak lagundurik siziliarrek Karlos I.aren gudarosteak uhartetik kanpora egotzi zituzten.

Erreferentziak

  1. Charles I Global.britannica.com
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karlos I.a Napolikoa Aldatu lotura Wikidatan