Karlos III.a Nafarroakoa
| Karlos III.a Nafarroakoa | |
|
|
|
|---|---|
| 1387 – 1425 | |
| Aurrekoa | Karlos II.a Nafarroakoa |
| Ondorengoa | Blanka I.a Nafarroakoa |
|
|
|
| Jaiotza | 1361eko uztailaren 22a Mantes |
| Heriotza | 1425eko irailaren 7a (64 urte) Erriberri |
| Ezkontidea | Leonor Gaztelakoa |
| Senideak | Aita: Karlos II.a Nafarroakoa Ama: Joana Frantziakoa |
| Seme-alabak | Blanka Elisabet Beatrix Joana Maria Margarita Karlos Luis |
| Egoitza | Iruñea |
| Erlijioa | Katolizismoa |
Karlos III.a Nafarroakoa (Mantes, 1361eko uztailaren 22 - Erriberri, 1425eko irailaren 8), ezizenez Karlos Noblea, Nafarroakoa errege (1387 - 1425), Évreuxko konde (1387-1404) eta Nemourseko dukea (1404-1425) izan zen.
Evreux etxekoa bera, Karlos II.a "Gaiztoa"ren semea zen. Ama, berriz, Joana Valoisekoa zuen.
Eduki-taula |
[aldatu] Biografia
Nafarroako infantea zela, 1378an, aitaren agindupean, Karlos V.a Frantziakoarekin negoziatzeko enbaxada zuzendu zuen. Honek infantea atxilotu eta Nafarroak Frantzian zituen lurraldeak bahitzea erabaki zuen, Cherbourg menperaezina bakarrik onik aterata. Egindako itaunketan Karlos II.aren prestaketak Logroño hiribildua lortzeko errebelatu zituen. Frantziarrek Henrike II.a Gaztelakoari abisatu ondoren, honek Nafarroako Erresumaren inbasioa agindu zuen, Karlos II.a Brionesko ituna sinatzera behartuz. Karlos 1380an askatu zuten[1].
Infanteak Leonor Gaztelakoa, Henrike II.a Gaztelakoaren alaba, 1375ean ezkondu zuenez, erresuma bien arteko eztabaidak bukatu zuen eta Ituna eta gero errege bien arteko laguntasuna sortu zuen, Joanes I.a eta Henrike III.a erregeekin mantenduko zuena.
Bere aita ez bezala Nafarroan bizi izan zen eta barne politikan modernizazio aldaketak egin zituen Nafarroako Foru Orokorra bezalakoak. Bere erregealdian Iruñeko hiru burguek (Nafarreria, San Nikolas eta San Zernin) bat egin zuten. 1413an, Gortea edo Epaitegi Gorena bultzatu zuen[2].
Garai hartako krisialdi ekonomikoa eta gizartearen aristokraziartzeak (gertuko Aragoiko Erresuman bezala) Karlos III.aren kanpoko politikan bakea eta Nafarroako egoera kontuan hartzea bultzatu zuten.
Gaztela, Aragoi, Frantzia eta Ingalaterrarekiko harremanak lasaitzea saiatu zuen, lankidetza, Avignongo Aita Sainduen alde egitea eta elkar ezkontzak bultzatuz.
Aragoiekin harremanak estutzeko asmotan, Blanka bere alaba nagusiak Martin I.a Sizilakoa (1402) ezkondu zuen.
Granadaren aurkako gudetan parte hartu zuen Gaztelako Erresumarekin batera. Joanes infantea, Fernando I.a Aragoikoaren semea, Ixabel eta Blankarekin (1412) ezkondu zuen.
Era berean, bere arreba zen Joana Nafarroakoak Henrike IV.a Ingalaterrakoa ezkondu zuen.
Frantzian, Foix etxearekin harremanak estutu zituen. Aitaren politika zabalkorra Frantzian lagatzeak Evreux leinua euskaldundu zuen. 1404ko Parisko Ituna Karlos VI.a Frantziakoa izandako eztabaidak konpondu zituen, nafarrek Xanpainan eta Brien izandako feudoei uko eginez. Bere administrazio buruzagi nagusiak ere nafarrak ziren.
1423an, tronuaren oinordekoarentzat Vianako Printzea titulua eratu zuen, lehendabizikoa bere iloba zen Karlos Vianako Printzea izanik.
Errege kulturazalea eta baketsua izateagatik jarri zioten "noble" ezizena. Arteak bultzatu zituen, Iruñeko katedral gotikoa bukatu eta Tafalla eta Erriberrin jauregiak eraiki zituen. Erriberrin bertan hil zen 1425ean. Iruñeko katedralean lurperatu zuten.
[aldatu] Familia
| Aitona Évreuxko kondea |
Amona Nafarroako erregina |
Aitona Frantziako erregea |
Amona Luxenburgokoa |
| Aita Nafarroako erregea |
Ama Frantziakoa |
||
Nafarroako erregea |
|||
[aldatu] Ezkontza eta haurrak
1375eko maiatzaren 27an ezkondu zen Gaztelako erregea zen Henrike II.aren Leonor alabarekin. Ondoko haurrak izan zituzten:
- Blanka (1385/91 - 1441) Joanes II.aren emaztea.
- Elisabet, (1395 - 1435) 1419an Joanes IV.a Armagnacekoa ezkondu zuena.
- Beatrix, (1392 - 1407ko abenduaren 14) Jacques II.a La Marcheko kondea ezkondu zuena.
- Joana, (1382 - 1413), Luis Beaumondarra ezkondu zuena eta lehendabiziko Leringo kondesa.
- Maria, (1388 - 1425)
- Margarita, (1390 - 1403)
- Karlos, (1397ko abuztuaren 15 - 1402ko abuztuaren 12)
- Luis, (1402ko apirila - 1402ko urria)
Sasikume bat ere izan zuen:
- Joana, 1396an Eneko Ortiz Zuñiga ezkondu zuena[3].
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Herreros Lopetegi, Susana Navarra en la órbita francesa, Historia Ilustrada de Navarra liburuan, 1993, Iruñea: Diario de Navarra ISBN 84-604-7413-5
- ↑ Amama Joana II.a Nafarroakoak sortua.
- ↑ Juan Agapito y Revilla Casamiento de D.ª Juana hija natural de D. Carlos III 1921, www.euskomedia.org
[aldatu] Kanpo loturak
- (Alemanez) genealogie-mittelalter.de
- (Ingelesez) www.genealogics.org
[aldatu] Bibliografia
- (Italieraz) A. Coville, Francia, La guerra dei cent'anni (fino al 1380), «Storia del mondo medievale» liburuan, VI. liburukia, 1999, 608-641. orr.
- (Italieraz) Guillaime Mollat, I papi di Avignone e il grande scisma, «Storia del mondo medievale» liburuan, VI. liburukia, 1999, 531-568. orr.
| Aurrekoa: |
Karlos III.a Nafarroako errege (1387-1425) |
Ondorengoa: |
| Aurrekoa: |
Karlos II.a Evreux-ko konde (1387-1404) Nemours-eko duke (1404-1425) |
Ondorengoa: Frantziako erresumari lotua |
|
||||||||||||||||