Karlos III.a Nafarroakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Karlos III.a Nafarroakoa
Karlos III.a Nafarroakoa

1387 – 1425
Aurrekoa Karlos II.a Nafarroakoa
Ondorengoa Blanka I.a Nafarroakoa

Jaiotza 1361eko uztailaren 22a
Mantes
Heriotza 1425eko irailaren 7a (64 urte)
Erriberri
Ezkontidea Leonor Gaztelakoa
Senideak Aita: Karlos II.a Nafarroakoa
Ama: Joana Frantziakoa
Seme-alabak Blanka
Elisabet
Beatrix
Joana
Maria
Margarita
Karlos
Luis
Egoitza Iruñea
Erlijioa Katolizismoa

Karlos III.a Nafarroakoa (Mantes, 1361eko uztailaren 22 - Erriberri, 1425eko irailaren 8), ezizenez Karlos Noblea, Nafarroakoa errege (1387 - 1425), Évreuxko konde (1387-1404) eta Nemourseko dukea (1404-1425) izan zen.

Evreux etxekoa bera, Karlos II.a "Gaiztoa"ren semea zen. Ama, berriz, Joana Valoisekoa zuen.

Eduki-taula

[aldatu] Biografia

Nafarroako infantea zela, 1378an, aitaren agindupean, Karlos V.a Frantziakoarekin negoziatzeko enbaxada zuzendu zuen. Honek infantea atxilotu eta Nafarroak Frantzian zituen lurraldeak bahitzea erabaki zuen, Cherbourg menperaezina bakarrik onik aterata. Egindako itaunketan Karlos II.aren prestaketak Logroño hiribildua lortzeko errebelatu zituen. Frantziarrek Henrike II.a Gaztelakoari abisatu ondoren, honek Nafarroako Erresumaren inbasioa agindu zuen, Karlos II.a Brionesko ituna sinatzera behartuz. Karlos 1380an askatu zuten[1].

Infanteak Leonor Gaztelakoa, Henrike II.a Gaztelakoaren alaba, 1375ean ezkondu zuenez, erresuma bien arteko eztabaidak bukatu zuen eta Ituna eta gero errege bien arteko laguntasuna sortu zuen, Joanes I.a eta Henrike III.a erregeekin mantenduko zuena.

Bere aita ez bezala Nafarroan bizi izan zen eta barne politikan modernizazio aldaketak egin zituen Nafarroako Foru Orokorra bezalakoak. Bere erregealdian Iruñeko hiru burguek (Nafarreria, San Nikolas eta San Zernin) bat egin zuten. 1413an, Gortea edo Epaitegi Gorena bultzatu zuen[2].

Garai hartako krisialdi ekonomikoa eta gizartearen aristokraziartzeak (gertuko Aragoiko Erresuman bezala) Karlos III.aren kanpoko politikan bakea eta Nafarroako egoera kontuan hartzea bultzatu zuten.

Gaztela, Aragoi, Frantzia eta Ingalaterrarekiko harremanak lasaitzea saiatu zuen, lankidetza, Avignongo Aita Sainduen alde egitea eta elkar ezkontzak bultzatuz.

Aragoiekin harremanak estutzeko asmotan, Blanka bere alaba nagusiak Martin I.a Sizilakoa (1402) ezkondu zuen.

Granadaren aurkako gudetan parte hartu zuen Gaztelako Erresumarekin batera. Joanes infantea, Fernando I.a Aragoikoaren semea, Ixabel eta Blankarekin (1412) ezkondu zuen.

Era berean, bere arreba zen Joana Nafarroakoak Henrike IV.a Ingalaterrakoa ezkondu zuen.

Frantzian, Foix etxearekin harremanak estutu zituen. Aitaren politika zabalkorra Frantzian lagatzeak Evreux leinua euskaldundu zuen. 1404ko Parisko Ituna Karlos VI.a Frantziakoa izandako eztabaidak konpondu zituen, nafarrek Xanpainan eta Brien izandako feudoei uko eginez. Bere administrazio buruzagi nagusiak ere nafarrak ziren.

1423an, tronuaren oinordekoarentzat Vianako Printzea titulua eratu zuen, lehendabizikoa bere iloba zen Karlos Vianako Printzea izanik.

Errege kulturazalea eta baketsua izateagatik jarri zioten "noble" ezizena. Arteak bultzatu zituen, Iruñeko katedral gotikoa bukatu eta Tafalla eta Erriberrin jauregiak eraiki zituen. Erriberrin bertan hil zen 1425ean. Iruñeko katedralean lurperatu zuten.

[aldatu] Familia

Aitona
Blason ville fr Mortain (Manche).svg Filipe III.a
Évreuxko kondea
Amona
Blason Royaume de France (1289-1316).svg Joana II.a

Nafarroako erregina

Aitona
Blason pays fr FranceAncien.svg Joanes II.a
Frantziako erregea
Amona
Luxembourg New Arms.svg Bona
Luxenburgokoa
Aita
COA Navarre Evreux Charles II d'Evreux le Mauvais (1332-1387).svg Karlos II.a
Nafarroako erregea
Ama
Blason pays fr FranceAncien.svg Joana
Frantziakoa
COA Navarre Evreux Charles II d'Evreux le Mauvais (1332-1387).svg Karlos III.a
Nafarroako erregea

[aldatu] Ezkontza eta haurrak

1375eko maiatzaren 27an ezkondu zen Gaztelako erregea zen Henrike II.aren Leonor alabarekin. Ondoko haurrak izan zituzten:

Sasikume bat ere izan zuen:

[aldatu] Erreferentziak

  1. Herreros Lopetegi, Susana Navarra en la órbita francesa, Historia Ilustrada de Navarra liburuan, 1993, Iruñea: Diario de Navarra ISBN 84-604-7413-5
  2. Amama Joana II.a Nafarroakoak sortua.
  3. Juan Agapito y Revilla Casamiento de D.ª Juana hija natural de D. Carlos III 1921, www.euskomedia.org

[aldatu] Kanpo loturak

[aldatu] Bibliografia

  • (Italieraz) A. Coville, Francia, La guerra dei cent'anni (fino al 1380), «Storia del mondo medievale» liburuan, VI. liburukia, 1999, 608-641. orr.
  • (Italieraz) Guillaime Mollat, I papi di Avignone e il grande scisma, «Storia del mondo medievale» liburuan, VI. liburukia, 1999, 531-568. orr.


Aurrekoa:

Karlos II.a

Blason Royaume Navarre.svg
Karlos III.a
Nafarroako errege
(1387-1425)
Ondorengoa:

Blanka I.a

Aurrekoa:

Karlos I.a

Blason ville fr Mortain (Manche).svg
Karlos II.a
Evreux-ko konde
(1387-1404)
Nemours-eko duke
(1404-1425)
Ondorengoa:

Frantziako erresumari lotua

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak