Karlos IV.aren familia
Wikipedia(e)tik
| Karlos IV.aren familia |
| Francisco Goya, 1800-1801 |
| olioa oihal gainean |
| 280 × 336 cm |
| El Prado museoa |
Karlos IV.aren familia (gaztelaniaz, La familia de Carlos IV) Francisco Goyak 1800-1801ean oihal gainean margotutako olio-pintura da. Tamaina naturaleko irudietan, Karlos IV.a erregearen familia ageri da, Velázquezen Meninak margolanaren eredua oinarri hartuta.
Erregearen familia artistaren langelan dago, eta Goya bera agertzen da ezkerraldean, ikusleari begira. Meninak koadroan bezala, artista lanean ari da, baina, Goyaren lan honetan, perspektibak eta argiak ez dira hain konplexuak, eta, giroa, berriz, itogarriagoa.