Karlos IX.a Suediakoa
Wikipedia(e)tik
Karlos IX.a Suediakoa (Stockholm, Suedia, 1550 - Nyköping, Suedia, 1611) Suediako erregea izan zen 1604-1611 bitartean.
Biografia [aldatu]
Gustavo Vasaren hirugarren semea zen. Bere aita hil zenean (1560) Södermanlandeko duke izendatu zuten; bere anaia zaharrena, Erik XIV.a erregetzatik kendu zuen matxinadan parte hartu zuen (1568), eta Joan III.a bere anaiaren kontrario izan zen politikan. Hura hil zelarik (1592), Upsalako Sinodoa deitu zuen, bere aitak ezarritako erreforma protestantea sendotzeko.
Sigismundo erregea hil zenean (1600) izendatu zuten errege, baina 1604 arte ez zuen kargua hartu. Bere erregealdian asko indartu ziren merkataritza eta meatzaritza, baina etengabeko gerrak izan ziren Polonia, Errusia eta Danimarkaren kontra.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.