Karlos Santamaria
Karlos Santamaria Ansa (Donostia, 1909ko abenduaren 25a - 1997ko abenduaren 30a) matematiko, irakasle, kultur-eragile eta idazle euskaldun berria izan zen.
Madrilen garatu zituen unibertsitate-ikasketak. Zientzia Zehatzetan -Matematiketan- doktore zen.
Politikan aritu zen 1978-1980 urte bitartean, Eusko Kontseilu Nagusiko -Eusko Jaurlaritzaren aurrekaria izan zeneko- Hezkuntza Sailburua izaki. Euskal hezkuntza-sistema propioaren aldarrikatzailea izan zen, Euskal Herriko Unibertsitatearen sortzaileetako bat izan zela.
Euskaltzain osoa izan zen, baita EHUren honoris causa doktore ere. 1991an Manuel Lekuona Saria jaso zuen[1].
Haren omenez, 2011ko irailaren 23an Donostiako Ibaeta auzoan inauguratutako EHUren Donostiako Campuseko liburutegi berria Carlos Santamaria zentroa izendatu zuten.[2]
Santamariak Espainiako Gerra Zibilean eta Frankismoan izandako jokabideak zenbait kritika jaso ditu [3].
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ (Euskaraz) (Gaztelaniaz) Manuel Lekuona Sariaren emate-ekitaldiko hitzaldiak
- ↑ (Euskaraz) Karlos Santamaria Zentroari buruzko informazioa
- ↑ (Gaztelaniaz) Maiten Landinen artikulua eta elkarrizketa Gara egunkarian