Karlos VI.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 17:28, 26 iraila 2016

Txantiloi:Agintari infotaula Karlos VI.a Habsburgokoa (Viena, 1685eko urriaren 1a - Viena, 1740ko urriaren 20a) 1711-1740 bitartean Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea, Bohemia (Karlos II.a), Hungaria eta Kroaziako (Karlos III.a) erregea eta Austriako artxidukea izan zen.

Bizitza

Leopoldo I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoaren semea zen. Karlos II.a Espainiakoaren heriotzaren ondoren (1700), bere burua Espainiako errege-nahi gisa agertu eta Ondorengotza Gerra (1711-1714) eragin zuen. Espainiako erregetzari uko egin truke Herbehereak, Milan, Napoli eta Sardinia eskuratu zituen. Poloniako Ondorengotza Gerra (1733-1738) galdurik, ordea, Napoli eta Sardinia Espainiako erregeari itzuli behar izan zizkion.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karlos VI.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa Aldatu lotura Wikidatan