Karlota Belgikakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Karlota Belgikakoa.

Karlota Belgikakoa edo Karlota Mexikokoa, jaiotzez Marie Charlotte Amélie Augustine Victoire Clémentine Léopoldine de Saxe-Coburg et Orléans Bourbon-Deux-Siciles et de Habsbourg-Lorraine (Laeken, Brusela, Belgika, 1840ko ekainaren 7a - Meise, Belgika, 1927ko urtarrilaren 19a) Mexikoko enperadorea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leopoldo I.a Belgikakoaren eta Orleansko Luisa errege-erreginen alaba zen. 1857an Austriako Maximiliano artxidukearekin ezkondu zen eta Mexikoko erregetza eskuratuta, han hartu zuen egoitza. Benito Juárezen osteekin izandako istiluak zirela eta, Europara itzuli zen Karlota; Napoleon III.ari eta Pio IX.ari laguntza eskatu zien baina ukatu egin zioten biek. Erotu egin zen, eta Miramarko gazteluan (Austrian) itxi zuten hasieran; gero, eta hil arte, Bouchotekoan bizi izan zen, Brusela ondoan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karlota Belgikakoa Aldatu lotura Wikidatan