Karlovac

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Karlovac

Karlovac
Estatua KroaziaKroazia
Probintzia Karlovac eskualdea
Koordenatuak 45°29′N 15°33′E / 45.483°N 15.55°E / 45.483; 15.55Koordenatuak: 45°29′N 15°33′E / 45.483°N 15.55°E / 45.483; 15.55
Karlovac is located in Kroazia
Karlovac
Eremua 401 km2
Garaiera 112 m
Posta kodea 47000
Biztanleria
Metropoli eremua
48,036 bizt. (2001)
58,095
Dentsitatea 0,12 bizt./km²
http://www.karlovac.hr/


Karlovac (alemanieraz Karlstadt, hungarieraz Károlyváros) izen bereko eskualdeko hiriburua da, Kroaziaren erdialdean kokaturik dagoena..

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Eskualdeak barneko eta kostaldeko Kroazia elkartzen ditu. Karlovac Zagreb eta Rijeka arteko autopistak zeharkatzen du, Zagreb 56 kilometrotara eta Rijeka 130era dituelarik.

[aldatu] Historia

Karlovac-eko izar itxurako gotorlekua

Izenak Karlosen hiria esan nahi du, Karlos II.a Austriakoak sortu baitzuen 1579an Austriar Inperioaren hegoaldea otomandarren erasoetatik babesteko. Kupa eta Korana ibaiek bat egiten duten tokian eraiki zen sei puntako izarraren itxurako gotorlekua. Hiria handituz joan ahala Mrežnica eta Dobra errekak ere hartu zituen.

Zazpi aldiz saiatu ziren otomandarrak hiria hartzen, azkena 1672an, baina ez zuten sekula lortu. Baina 1594ko suteak hiriaren zati handiena erre zuen eta 1773ko izurri pneumonikoak biztanleriaren erdia hil zuen.

XX.mendean hiriaren garrantzia gutxituz joan zen eta Kroaziaren independentziaren gerran oso kaltetua gertatu zen.

[aldatu] Ekonomia

Tradizionalki Karlovačko garagardoaren ekoizpena izan da hiriko industria handiena. 2000 urtetik aurrera ordea armagintzan diharduen HS Produkt enpresa da hiriko garrantzitsuena.

[aldatu] Ondasun nabarmenak

Karlovac hiriak bi ezizen ditu, Lau ibaien hiria eta Parkeen hiria. Parkeak aintzinako gotorleku militarrean eraiki dira eta Ginkgo zuhaitz bat da bertako altxorra.

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak