Karmengo eliza (Gasteiz)

Koordenatuak: 42°50′31″N 2°40′32″W / 42.84194°N 2.67556°W / 42.84194; -2.67556
Wikipedia, Entziklopedia askea
Karmengo eliza
Karmengo elizaren aurrealdearen ikuspegia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Koordenatuak42°50′31″N 2°40′32″W / 42.84194°N 2.67556°W / 42.84194; -2.67556
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza1897 - 1900
Inaugurazioa 1900eko apirilaren 20a
Izenaren jatorriaKarmengo Ama Birjina
ElizbarrutiaGasteizko elizbarrutia
Arkitektura
ArkitektoaFausto Iñigitz de Betolatza
EstiloaArkitektura neoklasikoa

Karmengo eliza Arabako Gasteiz hiriburuan dagoen eliza bat da. Estilo neoklasiko modernoan eraikia dago eta arabar hiriburuko Manuel Iradier kalean dago. Zabalgunea auzoan dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elizaren multzoa eta konbentua 1897-1900 bitartean Fausto Iñigitz de Betolatza gasteiztar arkitektoak eraiki zuen Jacoba Aberasturi eta Eulogio Angulo ezkontideen aginduz. Arkiteko honek aurretik hiri berdinean dagoen Montehermoso edo Oihaneder jauregia berreraiki zuen. Halere, bere aurreko lanaren ezaugarria den estilo neogotikoa ez bezala, honakoan Iñigez de Betolazak XVIII. mendearen bigarren erdialdean nagusi ziren estiloak erabili zituen, ondorioz neobarrokoa eta neoklasizismoa uztartu zituen estiloko eraikina gauzatu zuen. 1900ko apirilaren 20ean eraikina inauguratu zen, 1890tik ordura arte Bizente Goikoetxea kaleko kapera eta etxe batzuetan bizi ziren Aita Karmeldar Oinutsen komunitate bat bertan bizitzen jarri zelarik.

1968 urtera arte komentua Ordenaren aurreapaizketan zeuden karmeldar ikasleentzako Ikastetxe Nagusia izan zen. 198tik aurrera Filosofia eta Teologia Ikastetxe Nagusia da, bertako ikasleek Diozesi Apaiztegian dagoen Teologia Fakultatean ikasi ohi dutelarik. 1970ean zaharberritua izan zen, bertan presbiterio berri batzuk eta aldare nagusia eraiki zen, eta 198-1987 artean eraldaketa funtzional bat egin zitzaion.

Tenpluan, diozesi parrokia izan gabe, eguneroko mezak eman ohi dira. Eliz erakunde ikuspuntutik ikusirik, 1980tik aurrera Gasteizko Karmengo eliza Nafarroako San Joakinen Probintziako Kuriaren etxea da, karmeldar probintzia honek bere barnean Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Errioxako probintzia zibilak hartzen ditu, bai eta Asia, Afrika eta Ameriketako Bikariato eta Misioak ere. 1988an Ordenaren Probintzia Erizaindegia ireki zen. Ikuspuntu laikotik ikusita, 1900an fundatu zenetik Karmengo eliza Karmengo Gure Amaren Kofradiako egoitza da. Handik gutxira, 1901ean, Karmeldar Teresatar Ordena Sekularra eratu zen. 1988tik Karmeldar Sekular erakunde honek Otoitz eta Espiritualitate Zentru bat du, eta 1992tik aurrera Otoitz Eskola bat ere bai.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]