Karoteno
Wikipedia(e)tik
Karoteno landareetan eta animalietan izaten den koloregai hori edo gorria da. Karotenoa 40 karbono atomo dituen hidrokarburo asegabea da (formula kimikoa: C40H56), eta ez du oxigenorik. Hiru isomeroren nahastura da, eta hamaika lotura etileniko eta bi eraztun hexaniko ditu. A bitaminaren aitzindaria da: karotenoz hornituriko landareak (azenarioa, tomatea, eta abar) jaten dituzten animaliek A bitamina eratzen dute gibelean.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.