Karrantza
|
Karrantza |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Karrantza Harana/Valle de Carranza | ||
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Enkarterri |
||
| Alkatea | José Luis Portillo López (EAJ) | ||
| Herritarra | karrantzar[1] | ||
| Koordenatuak | 43°13′31″N 3°21′34″W / 43.22528°N 3.35944°WKoordenatuak: 43°13′31″N 3°21′34″W / 43.22528°N 3.35944°W | ||
| Eremua | 137,66 km2 | ||
| Distantzia | 54 km Bilbora | ||
| Posta kodea | 48891 |
||
| Biztanleria | 2.786 bizt (2010) | ||
| Dentsitatea | 20,24 bizt/km² | ||
| www.karrantza.org http://www.karrantza.org www.karrantza.org | |||
Karrantza[1] (ofizialki Valle de Carranza/Karrantza Harana) Bizkaiko udalerria eta izen bereko harana da. Bizkaiko udalerririk zabalena da eta Enkarterri eskualdearen mendebaldean dago kokatua.
Eduki-taula |
[aldatu] Mugakideak
Karrantzak muga egiten du:
- Iparraldean Guriezo haranarekin (Kantabria).
- Hegoaldean Mena Haranarekin (Burgos).
- Ekialdean Turtziozekin eta Villaverde Turtziozekin (Kantabria).
- Mendebaldean Lanestosarekin, Soba haranarekin, Ramales de la Victoriarekin eta Rasinesekin (Kantabria).
[aldatu] Auzoak
Haranak 52 auzo txiki eta sakabanatu ditu. Auzorik populatuena Ambasaguas da (499 biztanle 2007an). Auzo honetan Karrantzako tren geltokia dago. Concha auzoan (376 bz.), berriz, udaletxea dago.
Beste auzoei dagokienez, biztanleen kpuruaren arabera ordenaturik hauek ditugu:
- Soscaño (298 bz.).
- Ahedo (145 bz.).
- El Callejo (97 bz.).
- Sierra (97 baz.).
- Aldeacueva (95 bz.).
- San Esteban (86 bz.).
- Lanzas Agudas (84 bz.).
- El Suceso (81 bz.).
- Matienzo (79 bz.).
- Sangrices (74 bz.).
- Presa (68 bz.).
- Santecilla (64 bz.).
- Rioseco (55 bz.).
- Ranero (51 bz.).
- Molinar (50 bz.).
- San Cipriano (50 bz.).
- Pando (48 bz.).
- Paules (46 bz.).
- Manzaneda de Biañez (39 bz.).
- Bernales (33 bz.).
- La Calera del Prado (29 bz.).
- Herboso (26 bz.).
- Cerca (15 bz.).
- ((El mazo)) (3 bz.)
[aldatu] Demografia
Karrantza XX. mendearen bigarren erdialdetik biztanle asko galdu ditu.
- 1900 - 4.237 biztanle
- 1910 - 4.463 biztanle
- 1920 - 4.506 biztanle
- 1930 - 4.458 biztanle
- 1940 - 4.479 biztanle
- 1950 - 4.687 biztanle
- 1960 - 4.490 biztanle
- 1970 - 3.953 biztanle
- 1981 - 3.392 biztanle
- 1991 - 3.149 biztanle
- 2001 - 2.887 biztanle
- 2004 - 2.884 biztanle
[aldatu] Historia
Karrantza haranean hainbat eta hainbat monumentu megalitiko daude, gizakiaren lehenengo aztarnak Erdi Paleolitokoak direlarik, K.a. 35.000 urte ingurukoak. Ventalaperrako kobazuloan (Molinar auzoan) idatzitako grabatuak bestela Goi Paleolitokoak dira, K.a. 25.000 urte inguruan egindakoak eta 1904an aurkitu zituztenak.
Bestela, Erromatar Inperioaren aztarna nagusiak La Zorra de Tocornaleko leizean (Soscaño auzoan) topatutako III. mendeko txanponak dira, eta herria Carrantia izenarekin aipatzen da historian lehen aldiz VIII. mendean. Garai hartan, Asturiasko erregea Alfonso I.ak lurralde hauek kristautu zituen eta horrela lehenengo elizak eta kontzejuak sortu zituzten: Ahedo, Ibáñez edo Biañez, San Esteban, Sierra eta Soscaño. Karrantza errepublika moduan eratu zuten, eta XIII. mendea arte ez zuen Bizkaiarekin bat egiten hasi, Diego Lopez V.a Harokoa jaunaren garaian. Hala ere, hurrengo mendeetan erakunde propioak mantendu zituzten karrantzarrek eta Avellanedako (Sopuerta) Juntetxearen aginduei jarraitzen zieten. Azkenik, XVIII. mendeko hasieran batasun osoa sortu zuten beste eskualde bizkaitarrekin.
Azken mendeetan, tradiziozko jarduerak izan diren nekazaritza eta abeltzaintzarekin batera industria oso apala izan zuen haranak. Ondorioz, XIX. mendeko bigarren erdialdean migrazio mugimendu handiak egon ziren Karrantzatik beste leku batzuetara. Romualdo Chavarri indianoak azkenik trenbidea ekartzea lortu zuen eta berarekin batera industria eta ekonomia suspertu.
[aldatu] Ondasun nabarmenak
Karrantza landa eremuko udalerria da. Nekazaritzak eta, batez ere, abeltzaintzak garrantzi handia du. Dena den, azken aldi honetan turismoak ere indar handia hartu du.
Raneroko haitzetan Pozalagua izeneko kobazuloa dago. Kobazulo honetan munduan topatu den estalaktika exzentrinkoen bildumarik handiena dago. Haitz hauetan ere Torca del carlista izeneko sima ere badago, Europako handiena dena.
Biañez auzoan, berriz, Karpin Abentura izeneko parke tematikoa dago. Batez ere, erakargarria da bertan dagoen Terrasauro parkea.
[aldatu] Natur baliabideak
Armañon ingurua parke naturala izendatua izan zen 2006ko irailean. Horrez gain, Ordunteko mendilerroa ere babestuta dago, udalerriaren hegoaldean daudenak. Iparraldean, aldiz, Peña del Moro eta Peña del Mazo mendiak ditugu, eta ipar-ekialdean Raneroko gailurra.
Bestela, ibairik nagusiena Karrantza ibaia da, Ason ibaiaren adarra dena. Beste ibai txiki batzuk ere badaude haranean: Seco, Callejo, Escaleras, Bernales, Cuadro eta Presa.
[aldatu] Karrantzar ezagunak
- Victor Erize zinemagilea.
- Teresa Ahedo pintorea.
- Karlos Santisteban idazlea.
[aldatu] Bibliografia
- Paliza Monduate, Maite: La arquitectura residencial en Carranza desde finales del siglo XIX hasta mediados del siglo XX.
- Paliza Monduate, Maite: Guía de la arquitectura indiana en Karrantza y Lanestosa.
- Díaz García, Miguel Sabino: Los hornos y el pan en el valle de Karrantza.
- Díaz García, Miguel Sabino: Ritos de pasaje : la muerte en el Valle de Carranza .
- Díaz García, Miguel Sabino: La ganadería a lo largo del siglo XX en el Valle de Carranza.
- Peña Cerro, Luis Manuel: Medicina popular en el Valle de Carranza.
- Peña Cerro, Luis Manuel: La crianza de ganado y la cuadra en el Valle de Carranza.
- Peña Cerro, Luis Manuel: Juegos infantiles en Carranza.
- Peña Cerro, Luis Manuel: Ritos del nacimiento al matrimonio en el Valle de Carranza.
- Peña Cerro, Luis Manuel: Creencias y supersticiones en el Valle de Carranza.
- Saratxaga Garai, Aranzazu: Carranza: estudio histórico-artístico, Bizkaiko Foru Aldundia.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ a b (Gaztelaniaz) (pdf) Karrantza toponimoari buruzko irizpidea, 2001-05-28, http://www.euskaltzaindia.net/dok/jagonet/Karrantza.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-02-17
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz) Karrantzako Udala
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz) (Ingelesez)Karrantzako turismo bulegoa
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz)(Frantsesez)Karrantzako toponimia osoa Euskaltzaindiaren arabera
| Karrantzako auzoak | ||
|---|---|---|
|
Ambasaguas • Bernales • Callejo • Cerca • Concha • El Suceso • Herboso • La Calera del Prado • Lanzas Agudas • Manzaneda de Biañez • Matienzo • Molinar • Pando • Paules • Presa • Rioseco • San Ciprian • San Esteban • Sangrices • Sierra • Soscaño |
||
| Enkarterriko udalerriak | ||
|---|---|---|
|
Alonsotegi · Artzentales · Balmaseda · Galdames · Gordexola · Gueñes · Karrantza · Lanestosa · Sopuerta · Turtzioz · Zalla |
||