Karrantzako ardi muturbeltz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karrantzako ardi muturbeltza
Ardi arraza
EspezieaOvis aries
Jatorria Euskal Herria  Espainia
( Kantabria)
Egoera FAOren araberaarriskuan

Karrantzako ardi muturbeltza Euskal Herriko bertako ardi arraza bat da. Bere banaketa eremua bereziki Bizkaiko Karrantza haranean kokatzen bada ere, ardi hauek Euskal Herriarekin mugakideak diren Kantabriako zenbait herrietan aurkitu daitezke ere.

Karrantzako ardiak bi ekotipo dauzka. Karrantzako ardi muturbeltza Karrantzako ardi mutur gorriaren gertuko ardi ekotipoa da, baina bere kopurua askoz txikiagoa da, eta egun ardi mota hau desagertzeko zorian dago.

Arrazaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendearen hasieran 10.000 ale baino gehiago bazeuden ere, gaur egun 200 baino ez dira geratzen.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karrantzako ardiak euskal-bearnotar ardien oso antzekoak dira, zenbait abeltzainek bi arrazak nahastu arte. HAla ere esan beharra dago guztiz arraza ezberdinak direla.

Ardi latxaren esnearekin batera, karrantzako ardien esne gordina da idiazabalgo gazta egiteko onartzen den esne bakarra. Garai batean ardi hauen esnearekin "Quesuco" izeneko gazta egiten zuten. Orain ia erabat galduta dagoena[1].

  • Ardi bakoitzak 160 litro esne ematen du 150 egunean.
  • Bizkar-gurutzeraino, emea 76 cm luze da eta 65 kg inguru pisatzen du. Arrak 90 kg pisatzen du, batez beste. Aurpegiaren

soslaia konkortua edo oso konkortua du kanporantz. Gorpuzkera luzekoa eta ileluzea da, baina ez du ilerik kokotean ezta kokospean ere. Belarri handiak ditu.

Begira[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Razas ovinas Españolas. Antonio Sanchez Belda. Maria C. Sanchez Trujiñano. Ministerio de Agricultura, Pesca y Alimentación. 1987. ISBN 84-341-0203-X

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]