Kasandro
Wikipedia(e)tik
Kasandro, grezieraz Κάσσανδρος Ἀντίπατρος, Kassandros Antipatros (K.a. 358 - 297) Mazedoniako erregea izan zen K.a. 305-297 bitartean.
Biografia [aldatu]
Alexandro Handia hil ondoren, haren inperioa Mazedoniako jeneralen artean banatu zenean, Mazedoniako erregetza hartu zuen Antipater jeneralaren semeak. Antipater hil zenean, Kasandrok ez zuen onartu errege berria, Poliperkon. Antigono I.a Frigiako erregearen laguntzaz, Kasandrok Mazedonia eta Greziaren zati bat menderatu zituen. Antigonok Alexandroren inperioa berriro batu nahi izan zuenean, Kasandrok ez zuen onartu. Alexandroren semea eta alarguna hil zituen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.