Kasetoi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bost kasetoi hilaraz apaindutako Agriparen Panteoiaren ganga
Kasetoiak Pisako katedralaren sabaian.

Kasetoia (latinez capsa, kutxa) sabai batean edo ganga baten barnean modu erregularrean jartzen diren apaindura huts geometriko (karratu, laukiluze edo oktogono formakoak adibidez) bakoitza izendatzen duen izendapen arkitektonikoa da.

Jada Antzinaro klasikoan erabili zen teknika da: adibide tipikoak Maxentzioren Basilika eta Agriparen Panteoia dira. Ondoren, berriz modan jarri zen, nagusiki Pizkundean eta Barrokoan eta beranduago Neoklasizismoan.

Kasetoiak dituen sabai edo kupula bat begiratuz, sarri izkinetan gurutzatzen diren habe edo molduraz zeharkatua dagoela dirudi.

Egitura hau ez dago soilik estetika arrazoiengatik justifikatua, baizik eta kasetoiak ganga baten pisua arintzeko ere erabil daitezkeela, Agriparen Panteoiaren kasuan bezala. Kasetoiak apainduta egoten ohi dira, arrosa leiho tipikoekin edo baita begiamarru bezala margotuta ere.

Kasetoiez osatutako sabaiari kasetoidura; sabai-apaindura; kasetoizko sabai edo kasetoidun sabai deitezen zaio.[1]

Egungo eraikuntzan kasetoi izena, sare lauzei edo binorantzatako forjatuei forma emateko zintra edo enkofratu eran balio duten kubo edo laukiluze prisma formako atalei deritze.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kasetoi Aldatu lotura Wikidatan