Kasimiro III.a Poloniakoa
Wikipedia(e)tik
Kasimiro III.a Handia (polonieraz: Kazimierz Wielki) (Kowal, Kujavia, Polonia, 1310eko apirilaren 30 - Krakovia, Polonia, 1370eko azaroaren 5) Poloniako erregea izan zen 1333-1370 bitartean. Piast dinastiako Poloniako azken erregea izan zen.
1335ean Silesia Bohemiari eman zion, eta Pomerania Ordena Teutonikoko zaldunei, baina 1341ean ia Galitzia osoa konkistatu zuen. Errege baketsua izan zen. Bere diplomazia ahaleginez Errusiako mendebaldeko eta Germaniako ekialdeko lurraldeak beretu zituen. Erreinu barrenean gobernua batu zuen, lege idatzi gabeak arauetan bildu zituen, hiriei Magdeburgeko legeak eman zizkien eta 1364an Poloniako lehenengo unibertsitatea, Krakoviakoa, sortu zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/8/2 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.