Kaskadia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kaskadia, Kanadako Britainiar Kolunbiak eta AEBetako Washington eta Oregon estatuen bateratzearen bidez eratuta egongo litzatekeen Estatu subirau independente batentzako proposatutako izena da. Proposatutako kaskadiaren mugen ezarpenak, ezinbestean, Columbia ibaiaren uren isurialdeen banalerroa hartuko luke, eta, beraz, Kaskadiaren barnean, Idahoko beste lurralde batzuk, mendebaldeko Montana eta Wyoming, Utah eta Nevadako iparraldeko zatia egongo lirateke. Columbia ibaiaren isurialdeen banalerroa barnean izatea, funtsezkoa izango litzateke Kaskadia osorik mantentzeko eta bere ekosistemaren osasunerako.

Kaskadia estatu independente edo autonomoa ezartzeko jatorrizko ideia, Thomas Jefferson presidentearena izan zen, Lewis eta Clark, Ozeano Barearen kostaldera bidali zituenean, hauen esplorazio bidaian, 1804 eta 1806 bitartean. Jeffersonek, Ipar Amerikako azpikontinentearen mendebaldeko zatian nazio independente baten ezarpena irudikatu zuen, Ozeano Bareko Errepublika deitu zuena. Jeffersonen jatorrizko ideia, orohar, antzerako xedeak dituzten zenbait taldek hartu dute. Talderen batzuk, "Kaskadia"ren interpretazioa hedatzeaz arduratu dira, Kalifornia iparraldeko zatiak, eta are Alaska ere hartzeko.

Kaskadia, 15 milioi pertsona baino gehiagoren bizilekua izango litzateke, eta, urtean, 450 milioi dolar eratzen dituen ekonomia bat du, munduko 20 ekonomiarik indartsuenen hartean egotea eragingo lukeelarik. Kaskadia, geografikoki, bioeskualde bat da, eta, beraz, kultura herrikoian, bere sorrera politikoa, utopia ekologiko bezala ikusten da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]