Kastitate

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sokrates Altzibiades gaztea kastu izatera bultzatzen: kastitatea ezagutzarako bertutea da filosofia zenbaitetan.

Kastitatea gizarte edo talde bateko moralarekin ados dagoen sexu-jokabidea da, erlijioak ezarritako dogmari jarraiki, filosofia arrazoiengatik edo kultura bateko ohiturekin bat eginez. Kastitatea atxikitzen duen pertsonari kastu deritzo. Kastitateak sexu-harreman mota guztien etena, sexu-abstinentzia alegia, sexu-praktika jakin batzuk soilik alde batera uztea edota sexu-praktikak une eta egoera jakin batzuetan eta pertsona jakin batzurekin soilik burutzea ekar dezake. Adibidez, Eliza Katolikoak ezkontzaz kanpoko sexu-harremanak gaitzesten ditu, ezkontza aurretikoak zein ezkontzaren baitan ezkontidea ez den pertsona batekin burutzen direnak eta zelibatua agintzen die apaizei. Gizartean aurkako jarrerak daude kastitateari buruz: batzuen iritziz kastitatearen beharra sexu-errepresioa besterik ez bada ere, beste batzuen arabera pertsonari betetasuna eta oreka ematen dizkion bertutea da.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.