Kastro

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau historiaurreko gotorlekuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Gaztelu (argipena).
Dorseteko Maiden gaztelua, Europako kastrorik handienetariko bat[1].
Abarratea (Aiherra) hiru mailako gaztelu zahar bat da, Lapurdi eta Nafarroa Behereko igarobidea zaintzen duena.

Kastroa[2][3]Ipar Euskal Herrian gaztelu zahar ere deitua[4]historiaurreko gotorleku mota bat da. Sarri daude 300 eta 600 metroko garaieran, haranen arteko igarobidea militarki kontrolatzeko.

Eskuarki Erromatar Garai Aurrekoa izan ohi da, nahiz eta ondorengo garaietan eraikitako adibideak ere badauden, Erdi Arora iritsi arte. Europan agertu ohi dira, Brontze Aroa eta Burdin Aroan eraiki zirelarik.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Euskal Herrian "gaztelu zahar" deitzen zaie gotorlekuei[4]. "Kastro" hitza latinezko castrum hitzetik dator, euskaraz gotorleku militarra esan nahi duelarik.

Sarri, "gaztelu zahar" hauek mendi edo mendixkari izena ematen diote. Hauek dira ohikoenak:

  • Gaztelu(a)
  • Gazteluzahar(ra) edo Gazteluzaharre(a)
  • Gaztelu-mendi(a)
  • Gaztelu-gain(a)
  • Gaztelu-harri(a)
  • Kurku(a) ("biribila")
  • Mokorreta ("mokorra")

Kronologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako zenbait kastro Neolito berantiarrekoak badira ere, gehienak geroagokoak dira:

Mendebaldeko eta erdialdeko Europako eskualde zeltikoetan eraiki zituzten erromatar konkistara arte. Julio Zesarrek Burdin Aro berantiarreko galiar gotorleku hauei oppida izena eman zien. Ordurako nagusienak gotorlekuak baino hiri txikiak ziren eta erromatar hiri bilakatu ziren.

Erromatar garaietan ez ezik Erdi Aroan ere erabili zituzten. Hain inportanteak ziren zenbait eskualdetan ezen bere garaietako ezaugarri nagusi bilakatu baitziren, adibidez, Galizian eta Portugalen orduko kulturari izena eman zioten, kastroen kulturari hain zuzen ere.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tipologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kastroak hesiz babestutako gotorlekuak ziren, gailurraren inguruko eremua mugatzeko. Egun, hesien arrastoak baino ez dira ageri, sakonera gutxiko lubakiak baino ez. Gainera, bertako landareak garaiak badira, bertatik ikusezinak dira. Horregatik, airetik dira batez ere ikusgai, lurrean eratutako landaredi aldaketa eta itzalak direla-eta.

Hiru mota daude:

  • Esparru mailakatuak: mailak mendiko maldan daude zulatuak, zelaiguneak osatuz, agian antzina zuresiz babestuak zeudenak.
  • Lurrezko hesiekin: ugarienak dira eta bertan lubakietako lurra aurrealdean pilatu da babeslekua eratzeko.
  • Harrizko hesiekin: garaienak (600 metrora) eta urrienak dira.

Babes lerroaren kopurua aldakorra da, 1etik 7ra (Landibarreko Gaztelu Zaharra).

Eraikitzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikuntza datak ez dira ezagunak, baina oro har Brontze Aro amaierako edo Burdin Aro hasierako talde militarrek eraiki zituztela uste da, ziur aski harrespila ehorzketa gisa ekarri zituzten berberak.

Batzuetan, antzinako eraikitzaile hauek jentilekin edo euskal mitologiako beste izakiekin identifikatzen dira herri sinesmenean. Horrela, Altzain (Zuberoa) gotorlekuak Maide korralea izena du, Maide izakiena, alegia.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galiarren oppidumak ez bezala, kastro hauek bakarrik eginkizun militarra zuten, oso noizbehinka erlijio edo artzaintzareko, baina ez bizileku meduan.

Erabilerari jarraiki, zenbait gaztelu, hala nola Mauleko gaztelua edo Lüküzekoa, gaztelu zaharren gainean eraiki ziren.

Hedapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Euskal Herriko kastroen zerrenda

Kastroak Europa osotik zabaldu ziren:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kastro Aldatu lotura Wikidatan