Katajineta
Wikipedia(e)tik
|
Iraute egoera: Arrisku Txikia |
||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Katajineta
|
||||||||||||||
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||
|
||||||||||||||
|
|
||||||||||||||
| 'Genetta genetta' Linnaeus, 1758 |
||||||||||||||
Katajineta (Genetta genetta) biberridoen familiako ugaztun karniboroa da, katu txiki baten tamainakoa baina gorputz luzexka, mutur zorrotza, hanka motzak eta isats luze eta iletsua dituena. Ilajea arre-grisaxka du eta orban ilunez beteta dago gorputzean eta eraztun ilunez isatsean. Karraskariz eta hegaztiz elikatzen da eta basoetan bizi da.
Katajineta Iberiar penintsulan, Balear uharteetan eta Frantzian bizi da eta kontinenteko iparraldera eta ekialdera hedatzen ari da. Ekialde Hurbilean eta batez ere Afrikan oso arrunta da. Europan denbora gutxi daramala uste da, eta gizakiak maskota gisa ekarrita dela, edo oharkabean, ezkutuko bidaiari bezala itsasontziren batean.
Taxonomia [aldatu]
Hiru azpiespezie ditu:
- Genetta genetta genetta, Linnaeus, 1758.
- Genetta genetta afra, F. Cuvier, 1825.
- Genetta genetta dongolana, Hemprich y Ehrenberg, 1832.
- Genetta genetta senegalensis, J. B. Fischer, 1829.
| Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |