Katalanezko literatura
Katalanezko literatura hizkuntza hartaz egindakoa da. Hiru aro nagusi ditu: Erdi Aroko loraldia, Decadència edo gainbehera (arrazoi politikoengatik eta espainol literaturaren Urrezko Aroarengatik, katalanaren erabilerak beherakada handia izan zuen kultura hizkuntza gisa), eta literatura garaikidea.
Katalunieraz idatzi izan duten egile klasikoen artean, nabarmentzekoak dira Ramon Llull eta Ausias March. Idazle garaikide ezagunenak Salvador Espriu, Terenci Moix eta Quim Monzó dira.
Eduki-taula |
Organyako homiliak [aldatu]
Organyako homiliak dira katalanez idatzitako dokumentu literariorik zaharrena. Ebanjelioaren predikura bideratutako sermoi-liburu bateko atala dira, eta Iberiar Penintsulako edozein hizkuntzatan idatzitako testurik zaharrena ere. Adituen arabera, Organyako homiliak XI. mendekoak dira, eta zehatzago 1080-1095 bitartekoak.
Idazle klasikoak [aldatu]
XIII. mendea [aldatu]
- Ramon Llull (Balear Uharteak, 1235 - 1315).
XIV. mendea [aldatu]
XV. mendea [aldatu]
- Joanot Martorell (Valentzia, 1413? - 1468): "Tirant lo Blanc".
XIX. mendea [aldatu]
- Jacint Verdaguer (Bartzelonako probintzia, 1845-1902).
- Joan Maragall (Bartzelona, 1860-1911).
- Santiago Rusiñol (Bartzelona, (1861-1931).
- Eugeni d'Ors. Bartzelona. (1881 - 1954).
- Josep Pla (Girona, 1897 - 1981).
Idazle garaikideak [aldatu]
- Salvador Espriu (Gironako probintzia, 1913-1985).
- Manuel de Pedrolo i Molina (Lleida, 1918-1990).
- Joan Fuster (Valentzia, 1922-1992).
- Jordi Sarsanedas (Bartzelona, 1924-2006).
- Jesus Moncada (Sartaldeko Zerrenda, 1941-2005).
- Terenci Moix (Bartzelona, 1942-2003).
- Josep Piera (Valentziako probintzia, 1947-).
- Quim Monzo (Bartzelona, 1952-).
- Maria de la Pau Janer (Balear Uharteak, 1966-).
Ikus, gainera [aldatu]
- Associació d'Escriptors en Llengua Catalana (AELC)
- Renaixença
- Galeusca
- Gaztelerazko idazle kataluniarrak
Kanpo loturak [aldatu]
- (Katalanez)(Ingelesez)(Gaztelaniaz) Catalan literature on-line