Katalina II.a Errusiakoa

Wikipedia(e)tik
Katalin II.a Errusiakoa» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Katalina II.aren irudia

Katalina II.a Errusiakoa edo Katalina Nagusia (1727ko maiatzaren 2a - 1796ko azaroaren 17a) Errusiako enperatriza izan zen 34 urtez (1762ko ekainaren 28tik hil arte). Haren agintaldia despotismo onberaren adibideetako bat da.

Erregealdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katalina II.a Errusiakoaren erregealdian lortutako hedapen inperialak, lurralde handi berriak ekarri zizkion inperioari hegoaldean eta mendebaldean, bai eta barne gobernuaren sendotzea ere.[1] 1768ko Otomandar Inperioaren aurkako Krimeako Gerraren ondoren, Kuchuk-Kainardsiko hitzarmenaren bidez, 1774an, Errusiak, Itsaso Beltzerako irteera zuzen bat lortu zuen, Krimeako Tartaroak, Otomandar Inperioarengandik independente zen estatu bihurtu ziren bitartean. 1783an, Katalina II.ak Krimea erantsi zuen, Otomandar Inperioaren aurkako 1777-1778ko Errusia-Turkia Gerraren ondoren, 1777an hasi zen gerra. Yasiko hitzarmenaren bidez, 1792an, Errusiaren lurralde domeinua handitu zen hego-ekialderantz, Dniester ibaira iristeraino.[2] Hitzarmenaren baldintzek, Katalinaren balizko proiektu handiaren xedeak murriztu zituen, Europatik otomandarrak erabat kanporatzean eta, errusiar kontrolpean, Bizantziar Inperioa edo Ekialdeko Erromatar Inperioa berritzean zetzana. Otomandar Inperioa ez zen berriz Errusiarentzat mehatxua izan, alderantziz baizik, Balkanetan errusiar eraginaren gehikuntza onartzera derrigortuak geratu ziren.

Katalina II.aren erregealdian Errusiaren mendebalderanzko hedapenak, emaitza bezala, Poloniaren banaketa ekarri zuen.[3] Polonia, tokiko potentzia izana zen XVI. eta XVII. mendeetan, baina XVIII. mendean larriki ahultzen hasi zen, bere aristokraziaren barnean etengabeko borrokak eta gorantza zihoan barne desordena erakutsiz; Poloniaren ahultzearen seinale argi bat, ondoan zituen herrialde boteretsuetako bakoitza, Errusia, Prusia eta Austria alegia, Poloniako tronuan bere hautagai propioa ezartzen saiatu zenean gertatu zen, Poloniako Oinordekotza Gerra eraginez, Europa osoa hartu zuena. 1772an, Errusia, Austria eta Prusia, poloniar lurraldearen toki ezberdinak eransteko akordio informal batetara iritsi ziren, akordio honen bidez, Errusiak, egungo Bielorrusia eta Livonia hartzen dituzten lurraldeak jaso zituelarik. Lehen banaketaren ondoren, Poloniak, erreforma egitarau zabal bat abiarazi zuen erregimen berri bat ezarri zuen, erreforma horien artean, konstituzio demokratiko bat zegoelarik, poloniar aristokraziaren alderdirik atzerakoienak asaldatu zituena, alderdi honek, aldi berean, Errusiari laguntza eskatu ziolarik. Aitzakia bezala, 1789ko Frantziar Iraultzaren ondorengo erradikaltasun liberalaren arriskua erabiliz, Austriak, Errusiak eta Prusiak, 1791ko poloniar konstituzioa abolitua izatea eskatu zuten, eta, 1793an, Poloniaren lurraldea are gehiago murriztu zen bere ondoko herrialdeen inbasio bateratu baten ondoren, bigarren banaketa eragin zuena. Oraingo honetan, Errusiak, Bielorrusiaren gehiengoa eta Dnieper ibaitik mendebaldera dagoen Ukrainaren zatia jaso zuen. 1793ko banaketak, matxinada nazionalista batetara eraman zuen Polonian errusiar eta prusiarren eraginaren aurka, 1795ean, aipaturiko herrialdeetako armadek garaitu zutena, urte horretan bertan, hirugarren banaketa eraginez. Oraindik independente mantentzen zen poloniar lurraldea, bi inbaditzaileen artean banatua izan zen. Ondorioz, Polonia, nazioarteko mapa politikotik desagertu zen.

Judutar finkapen mapa

Poloniaren lurraldearen zati bat bere inperioan barneratzeak, lur emankor berriz jabetzea esan nahi izan zuen arren, honek, Errusiar Inperioarentzat zailtasun berriak ere sortu zituen. Polonia estatu koltxoi bezala galtzean, Errusiak, ordutik aurrera, Prusia eta Austria bezalako potentzia handiekin muga banatu behar izan zuen, noizbait etsaiak izan zitezkeenak. Gainera, Errusiar Inperioa, lehen baino etniko eta heterogeneoago izatera iritsi zen, etnia kopuru handia bere baitan hartzean, ukrainarrak, bielorrusiarrak eta judutarrak esate baterako. Ukrainarrek eta bielorrusiarrek, horietatik gehienek, mirabe bezala lan egiten zutelarik poloniar domeinupean, euren egoera ez zuten askorik aldatu hasieran errusiar boterepean. Poloniarrek, tradizionalki katolikoak eta antzinako potentzia baten oinordekoak zirenak, euren independentzia ekonomiko eta kulturala galtzeari erresistitu egiten ziren, kontrolatzeko zaila zen herri bat zelarik, eta, XIX. mendean zehar, errusiarren aurka, huts egin zuten zenbait matxinada eginez. Errusiak, euren eskubideak kendu zizkien inperioko judutarrei 1742an, eta, ordutik aurrera, atzerriko herritzat hartu zituen. 1792ko urtarrilak 3ko dekretu batek, formalki hasi zuen ezartze latesiaren erregimena, honen bidez, judutarrek, soilik inperioaren zatirik mendebalderenekoenean bizitzen geratzeko baimena zutelarik, eta errusiar hirigune handietara hurbildu gabe. Honek, Inperioaren azken garaietan, indarkeria bidezko diskriminazioan endekatu zen antisemitismo garai bat abiarazi zuen. XVIII. mendearen amaieran, Errusiak, Dnieper ibaitik ekialdera zegoen Ukrainaren, lurralde baltiarren eta kosakoek populatutako zenbait guneren autonomia ere ezabatu zuen. Modu uniformean administraturiko inperio batean jarritako bere grinarekin (jatorriz alemaniarra zen arren) Katalinak, errusiartze politika baten oinarriak jarri zituen, bere erregealdiaren azken urteetan jada bultzatu zena, eta bere ondorengoek biziago exekutatuko zutena.

Historialariek, Katalinaren zintzotasuna eztabaidatu dute Ilustrazioaren monarka aipagarri bezala, baina gutxi izan dira, berak, gobernu zuzenduaren aktibismoan benetan sinetsi zuela zalantza egin dutenak, Inperioaren baliabideak muturreraino garatuz eta bere administrazioa eraginkorrago eginez. Hasieran, Katalina gobernuaren prozedurak arrazionaltzen saiatu zen, legeetan aldaketak eginez. 1767an, Katalinak, Batzorde Legegilea sortu zuen, nobleek, lurjabe handiek eta beste aristokrata batzuk osatua, Errusiako legeak kodetzeko. Batzordeak, lege kode berri bat egin ez zuen arren, Katalinaren Batzorderako Instrukzioak, errusiarren batzuk, mendebaldeko pentsamendu politiko eta legalera barneratu zituen.

Yemelian Pugachov

1768 eta 1774 bitartean, Otomandar Inperioaren aurkako gerran, Errusiak, gizarte asaldapen handi bat jasan zuen Pugatxoven matxinadaren ondorioz. 1773an, Don ibaiaren inguruko kosako batek, Jemelian Pugatxov izenekoa, tronutik kendutako Petri III.a Errusiakoa erregea zela aldarrikatu zuen, Katalina enperatrizaren autoritatea arbuiatuz. Beste elkarte eta talde kosako batzuk, estatu zentralizatu errusiarraren talka sentitzen zuten zenbait etnia turkomandarrez gain eta Ural Mendietako langile industrial eta mirabetzatik ihes egiteko esperantza zuten nekazariekin batera, irismen masiboko matxinada batera elkartu ziren. Inperioaren erregimenaren ardura nagusia, garai horretan, Turkiaren aurkako gerra zen, eta horrek, Pugatxoven matxinoei, Volga ibaiaren arroan lurralde handi baten kontrola hartzea ahalbidetu zien, baina armada erregularrak, zorrozki garaitu zuen matxinada 1774an.

Pugachoven matxinadak, Katalinaren, Errusiako probintzia administrazioa berrantolatzeko erabakia bultzatu zuen. 1775ean, Errusia, probintzia eta barrutietan banatu zuen, biztanleriaren estatistiken arabera. Probintzia bakoitzari, hedatutako administrazio bat eman zitzaion, polizia destakamenduak eta justizia aparatu bat. Nobleek, gobernu zentralarentzako ezarritako denbora gainditu gabe zerbitzatu behar izan zuten, legeak hala baitzioen Petri I.a Errusiakoa Handiaren garaitik, eta horietako askok, paper esanguratsuak jaso zituzten probintzia gobernuak administratzen, ondorioz, autoritate inperialak, postu horiek, konfiantzazko aristokratei ematen zizkielarik, tsarrari men egiten ziotenak eta botere zentrala Inperioko zoko bakoitzera iristea ziurtatzen zutenak.

Katalinak, gizartea, ondo definitu eta estratifikatutako talde sozialetan ere antolatu zuen. 1785ean, herriko noble eta jaunentzako gutunak argitaratu zituen. Nobleziarentzako gutunak, nobleen askapena berretsi zuen derrigorrezko zerbitzuarekiko, eta eskubideak eman zizkion klase pribilegiatu eta errusiar autokraziaren zerbitzari bezala. Hirientzako gutuna, konplexuagoa zela frogatu zen, eta, azken batean, nobleentzako argitaratua baino akoz desegokiagoa. Ez zen argitaratu antzeko gutunik nekazarientzako, ezta mirabetzaren baldintzak hobetzeko ere.

Aleksandr Radischeven erretratua

Errusiaren "mendebaldetzea"k, jarraitu egin zuen Katalinaren erregealdian. Liburu eta egunkari kopuruaren handitze batek, eztabaida intelektualak eta Errusiar ilustrazioko kritika sozial propioa ere ekarri zituen. 1790ean, Aleksandr Nikolaievitx Radistxevek, bere San Petersburgotik Moskurako bidaia izeneko liburua argitaratu zuen, mirabetza sistemaren eta autokraziaren aurkako eraso gogorra. Katalina, jada Frantziar Iraultzagatik izutua, Radistxev atxilotarazi eta Siberiara bidali zuen. Radistxevek, beranduago, errusiar erradikalismoaren aita errekonozimendua jaso zuen.

Katalinak, Petri Handiaren politiketako asko garatzen amaitu zuen, eta XIX. mendeko hedapen inperialerako oinarriak finkatu zituen. Pavlovsk jauregia eraikiarazi zuen bere seme Pablorentzat, Errusiako Ondare Kulturaletako bat dena. Errusia, bere inguruko europar herrialdeekin, arlo militar, politiko eta diplomatikoan lehiatzeko gai zen herrialde bihurtu zen. Errusiako elitea, arlo kulturalean, kultuenetako bat bihurtzen amaitu zen, garaiko Erdialdeko eta Mendebaldeko Europako herrialdeetan gertatzen zen lez. Hala ere, gizartearen eta gobernu sistemaren antolakuntza, instituzio zentral handiak Katalinaren administrazio probintzialaren pean, xehe-mehe finkatutako estratu sozialetan banatutako gizarte bera izaten jarraitzen zuen, non, mugikortasun soziala zaila zen, Petri I.aren garaitik aurreikusi zen bezala, zentzu horretan, 1861eko mirabeen emantzipazioa arte aldaketarik gertatu ez zelarik, eta, kasuren batzuetan, monarkia 1917an erori zen arte. Katalinak, bultzada bat eman zuen Inperioa hegoalderantz heda zedin, Odesa, Itsaso Beltzeko merkataritza portu errusiar nagusi bezala ezartzea barne, XIX. mendeko ale merkataritzarako oinarri bezala balio zezan.

Guzti hau eginda ere, Petri I.ak eta Katalina II.ak eraiki zuten inperioak, funtsezko arazoei aurre egiten jarraitzen zuen. Europartutako elite txiki batek, ohiko errusiarren masak nahastua, Errusiaren historiaren, kulturaren eta nortasunaren esentziari berari buruzko galderak egin zituen. Errusiak, bere nagusitasun militarra, hertsaduraganako konfiantzagatik eta gorte inperialak zuzendutako ekonomiaganako konfiantzagatik lortu zuen, azken hau, oso primitiboa zena, eta, nagusiki, mirabetza sisteman oinarritua aktibitate ekonomiko primarioentzako, nekazaritza, meatzaritza eta abeltzaintza kasu. Errusiaren garapen ekonomikoa, ez zen XVIII. mendeko beharrak asetzeko adinakoa, oraindik, berriki gertatutako Iraultza Industrialak mendebaldeko herrialdeetan sortzen zuen eraldaketa mailatik oso urrun zegoen. Katalinaren errusiar gizartea estamentu korporatibo zurrunetan antolatzeko saiakerak, Frantziar Iraultzaren erronka berriari aurre egin zion, hiritartasun indibidual bat bultzatzen zuena. Lurralde azalerak, eta Errusiak, errusiarra ez zen geroz eta jende gehiago hartzeak, beranduagoko nazionalitateen arazorako etapa finkatu zuten. Azkenik, mirabetzaren eta autokrazia lehen aldiz zalantzan jartzeak argumentu moraletan, Estatua eta XIX. mendean nagusi izan zen intelektualtasunaren arteko gatazka iragarri zuen.

XIX. mendearen hasiera aldera, Errusiaren biztanleriak, baliabideek, nazioarteko diplomaziak eta indar militarrek, munduko herrialderik boteretsuenetako bat bihurtu zuten. Bere botereak, Europako kontuetan ekintza geroz eta aktiboagoa betetzea ahalbidetu zion. Paper honek, Inperioa, urte batzuk beranduago, Napoleonen aurkako gerra batzuetan parte hartzera eraman zuten, Errusiarentzat eta Europa osoarentzat ondorio oso handiak zituztenak. XVIII. mendean Ilustrazioa kartsuki onartu ondoren, Errusiako elitea, 1789tik erdialdeko eta mendebaldeko Europako liberalizazio joeren opositore aktibo bihurtu zen.

Bere lurraldearen barnean, Errusiaren biztanleria modu dibertsoagoan hazi zen konkista bakoitzaren ondoren. Biztanleriaren barnean, luterotar finlandiarrak, Baltikoko alemaniarrak, estoniarrak eta lituaniarren batzuk zeuden. Katoliko lituaniarrak, poloniarrak eta zenbait letoniar, ortodoxo bielorrusiar eta ukrainarrak, musulmanak Inperioaren hegoaldeko eta ekialdeko mugan[4], greziar ortodoxoak eta georgiarrak eta Armeniako Eliza Apostolikoko kideak ere bazeuden.[5]

Soldadu errusiar eta frantziarrak aurrez aurreko borroka batean Malakhov Kurganen Krimeako Gerran

Mendebaldeko eragina bezala, autokraziaganako oposizioa hazten joan zen. Horren aurrean, erregimenak, polizia sekretu bat sortuz erreakzionatu zuen, baita Inperioaren barnean mugimendu edo aldaketa nazionalistaren baten alde egiten zuten pertsonen aktibitateak murrizteko zentsura ezarriz ere. Erregimenak, mirabeetan oinarritutako bere ekonomian konfiantza izaten jarraitzen zuen, klase altu, gobernu eta indar militarrentzako balio izateko tresna bezala.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Katalina II.a Errusiakoa