Katalina Borboikoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Katalina Borboikoa
Katalina Borboikoa

Lorrenako printzesa
Nafarroako infanta
Leinua Borboi leinua

Jaiotza 1559ko otsailaren 7a
Paris,  Frantzia
Heriotza 1604ko otsailaren 13a (45 urte)
Nancy,  Frantzia
Ezkontidea Henrike II.a Lorrenakoa
Senideak Antonio I.a Nafarroakoa (aita)
Joana III.a Nafarroakoa (ama)
Erlijioa Kalvinismoa

Katalina Borboikoa (Paris, 1559ko otsailaren 7aNancy, 1604ko otsailaren 13a) Nafarroako Erresumako infanta izan zen. Aita Antonio I.a Nafarroakoa Vendômeko dukea eta ama Joana III.a Nafarroakoa erregina zituen[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Henrike III.a Nafarroakoa anai nagusia zuen eta bere izenean Biarnon erregeorde moduan 1582 eta 1592 artean aritu zen[2]. Anaia Henrike IV.a Frantziakoa bilakatu zenean, Labrit eta Armañaceko dukesa izendatu zuten. Protestante ortodoxoa, anaiaren Biltzarrean izan zen non hugonoteek Nanteseko Ediktua onar zezaten lan egin zuen.

Henrike III.ak eta Karlos III.a Lorrenakoak Saint-Germain-en-Layeko Bakean Katalina eta Henrike II.a Lorrenakoaren (1563 – 1624) arteko ezkontza adostu zuten. 1598ko uztailaren 13an ezkontza sinatu arren, Katalina katolizismora aldatzeko uko egin eta ez zuten egin[3].

Klemente VIII.ari dispentsa eskatu arren, honek abenduaren 29an ukatu eta Henrike Reimseko artzapezpikuari eskatu zion. Azkenean 1599ko urtarrilaren 31n Saint-Germain-en-Layen ezkontza egin zuten. Katalina 5 urte geroago hil zen seme-alabarik gabe[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Catherine of Bourbon, Women in World History, 3, 1999, 536. orrialdea .
  2.   Prévost, M. (1956), Catherine de Bourbon, Dictionnaire de Biographie française, 7, 1414–1415. orrialdea .
  3.   Tucoo-Chala, Pierre (2003), Catherine de Bourbon. Une calviniste exemplaire, Atlantica, 328. orrialdeak .
  4.   Ritter, Raymond (1985), La sœur d'Henri IV, Catherine de Bourbon (1559-1604), 2, Paris: Jean Touzot, 640 eta 603. orrialdeak .
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Katalina Borboikoa Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.