Katalina I.a Nafarroakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Katalina I.a Nafarroakoa
Katalina I.a Nafarroakoa

1483 – 1517
Norekin Joanes Albretekoa
Aurrekoa Frantzisko I.a
Ondorengoa Henrike II.a

1483 – 1517
Norekin Joanes Albretekoa
Aurrekoa Frantzisko I.a
Ondorengoa Henrike II.a

Jaiotza 1468ko apirilaren 18
Heriotza 1517ko otsailaren 12
Mendi-Marzana Frantzia
Ezkontidea Joanes Labritkoa
Egoitza Iruñea
Behe Nafarroa
Erlijioa Kristau katolikoa

Katalina I.a Nafarroakoa edo Katalina Foixkoa (1468ko apirilaren 18 - † Mendi-Marzana, 1517ko otsailaren 12) Nafarroako erregina, Montblanc, Peñafiel eta Gandiako dukesa, Foix, Bigorre eta Ribagortzako kondesa eta Bearnoko bizkondesa (1483-1517) izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita Gaston Foixkoa, Vianako Printzea, eta ama Maddalen Frantziakoa, Louis XI.a Frantziako erregearen arreba, zituen.

Neba nagusia Frantzisko Febus (1483) goizegi hil zenean, Nafarroako erregina bihurtu zen, ama erregeordea zuena. 1483 eta 1492 artean, bere osaba zen Joanes Foixkoak, bigarrena oinordekotzan zena, tronua lortzeko borrokatu zuen, Lege Salikoa aprobetxatuz. Honek beaumondar eta agramondarren arteko Nafarroako Gerra Zibila berpiztu zuen.

1504an, Medina del Campon Madalena bere alabaren heriotzak, Fernando Katolikoaren gatibua zena, gerrate berriak sortu zituen Leringo kondea eta Nafarroako erregeen artean (1506-1508).

Nafarroako errege-erreginek Frantziarekin zituzten harremanak eta Henrike lehensemea Louis XII.a Frantziakoaren alaba batekin ezkontzeko negoziaketak zirela eta, Fernando Katolikoak Albako dukeari agindu zion Nafarroako Erresuma konkistatzea. 1512ko ekainaren 25ean Albako dukea zen Fadrique Toledokoak Iruñea okupatu zuen. Errege-familiak ihes egin behar eta Behe Nafarroa eta Bearnon babesa bilatu zuten.

Iruñean 1513ko martxoaren 23an, beaumondarrek bakarrik sortutako Nafarroako Gorteek Fernando Katolikoa "Nafarroako errege" izendatu zuten. 1515ean Gaztelako Erresumako Gorteek, Burgosen eta nafar bat ere ez zuen biltzar batean, Nafarroa Garaia anexionatu zuten.

Katalina eta Joanes Labritkoaren Erresuma berreskuratzeko saiakerak alferrikakoak ziren. 1513tik eta 1517an hil arte, Katalinak seigarren merindadea zen Behe Nafarroa baino ez zuen gobernatu. Mendi-Marzanan hil zen eta Leskarreko katedralean lurperatu zuten.

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aitona
Blason de Foix-Béarn.svg Gaston IV.a
Foixko kondea
Bearnoko kondeordea
Amona
Blason Navarre.png Leonor I.a
Nafarroako erregina
Aitona
Blason France moderne.svg Karlos VII.a
Frantziako erregea
Amona
Blason duche fr Anjou (moderne).png Maria
Anjoukoa
Aita
Armoiries Navarre Foix.png Gaston V.a
Vianako printzea
Ama
Blason France moderne.svg Maddalen
Frantziakoa
Armoiries Navarre Foix.png Katalina I.a
Nafarroako erregina

Ezkontza eta haurrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1484ko ekainaren 14an, Katalinak Joanes Albretekoarekin ezkondu zuen. Hamaika haur izan zituzten:

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Katalina I.a Nafarroakoa Aldatu lotura Wikidatan

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Rafael Altamira, Spagna, 1412-1516, Garzanti, 1999.
  • Charles Petit-Dutaillis, Francia: Luigi XI, Garzanti, 1999.
  • José María Lakarra, Historia política del reino de Navarra, desde sus orígenes hasta su incorporación a Castilla, Iruñea, 1972-1973.
  • Crescencio Gallego Pellitero, Síntesis histórica de los reyes en España (Años 364-1994), Vigo, 1994.


Aurrekoa:

Frantzisko I.a

Blason Navarre.png
Katalina I.a
Nafarroako erregina
(1483-1517)
bere senar Joanes III.a Nafarroakoarekin batera (1484-1516)
Ondorengoa:

Henrike II.a

Aurrekoa:

Frantzisko I.a

Blason de Foix-Béarn.svg
Foixko kondesa
Bearnoko bizkondesa
(1483-1517)
bere senar Joanes III.a Nafarroakoarekin batera (1484-1516)
Ondorengoa:

Henrike II.a