Katalogo bibliografiko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aspaldian katalogo bibliografikoak kartulinazko fitxak bilduz osatzen ziren. Egun ordea, katalogo informatikoak osatzen dira, erabiltzailearen bilaketak errazteko.

Katalogo bibliografikoa liburutegi edo artxibo bateko dokumentu-bilduma baten zerrenda edo datu-base antolatu bat da, egilea, izenburua edo gaia zehaztuz, informazioa bilatzen duen pertsonari dokumentu bat (liburu bat, artikulu bat, ...) aurkitzeko aukera eskaini edo besterik gabe bilduma batean gai bati buruz dauden dokumentuen berri ematen diona. Katalogazio bibliografikoa dokumentu bibliografikoak katalogo batera biltzeko burutu beharreko ekintzen multzoa da, hala nola egilea, izenburua eta bestelako eremuak zehazten dituen deskribapen bibliografikoa, sarbideen aukeraketa eta kokapen-kodea ezartzea. Sarbideen aukeraketan dokumentuen deskribapenak ordenatu eta berreskuratzeko irizpideak hautatzen dira. Ohiko irizpideak dira egilea, izenburua eta gaia (SHU edo Sailkapen Hamartar Unibertsala).

Katalogo bibliografikoa osatzen duen erregistro bakoitzari idazpen bibliografiko deritzo. Egun, errejistroak osatzeko metodo estandarrak daude, bilaketa liburutegietako katalogo ezberdinetan batera egin ahal izateko. Metodo hauetan MARC (Machine Readable Cataloguing) sistema da onartuena.

Katalogo-motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Katalogo topografikoa, dokumentuen zerrenda apaletan kokaturik dauden ordenean ematen duena;
  • katalogo alfabetikoa, bilduma dokumentuen gaiari, egileari edo izenburuari buruz ordenatzen duena;
  • katalogo sistematikoa, gaiari buruz sailkapen-sistema bera erabiltzen duena ordenazioa egiteko;
  • hiztegi-katalogoa, bilduma dokumentuen gaiari, egileari eta izenburuari buruz ordenatzen denean, dokumentu berdina aldi ezberdinetan azalduz horrela.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Katalogo bibliografiko Aldatu lotura Wikidatan