Kataluniako Egun Nazionala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kataluniako Egun Nazional» orritik birbideratua)
Diada hitzak artikulu honetara birzuzentzen du. Hitz horren beste esanahietarako ikusi: Diada (argipena)
Eskaintza Rafael Casanovaren monumento aurrean, Bartzelonan

Kataluniako Egun Nazionala (katalanez Diada Nacional de Catalunya edo laburtuta Diada) urtero ospatzen da irailaren 11n, 1714an Espainiako Oinordetzaren Gerra bitartean gertatutako Bartzelonako erorketa gogoratuz.

1980an festa nazional izendatu zuen Kataluniako Parlamentuak.

Goizean elkarte zein alderdi politikoek Bartzelonan zein Kataluniako beste leku batzuetan Rafael Casanova eta Josep Moraguesen omenezko monumentuetan lore eskaintzak egiten dizkiete. Erakunde eta talde independentistek Fossar de les Moreresen, non Bartzelonako setioko defendatzaileak lurperatuak dauden, ere eskaintzak egiten dituzte. Arratsaldean, berriz, manifestazioak burutzen dira. Ohikoa da egun honetan Kataluniako banderak eta Esteladak balkoietan eskegitzea zein Els Segadors abestea.

2004tik aurrera ekitaldi nagusia Kataluniako Generalitateak Ciutadella parkean antolatzen duen duen instituizio ekitaldia da. Ekitaldian gonbidaturiko artistek parte hartzen dute.

2012an egun honetan bertan "Catalunya, nou estat d'Europa" manifestazio historikoa burutu zen, Kataluniaren independentzia eskatu zelarik.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]